Jueves, 29 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Euskarazko hedabideen inguruko gogoeta bultzatuko dute erakundeek
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Miren Azkarate Kultura Sailburua, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, sailburuordetzako zuzendariekin batera, euskarazko hedabideetako ordezkariekin bildu ziren atzo Donostian, erakundeek bultzatu nahi duten alorraren inguruko gogoeta-prozesuaren aurreneko urratsen berri emateko.

Miren Azkaratek azaldu zuenez, hedabideak «arlo estrategikoa» dira euskararen normalizazioan; horren isla dira, besteak beste, sektoreak jasotzen dituen diru-laguntza esangarriak. Sailburuaren ustez, berrikuntza teknologikoen eta kontsumitzaile gazteen ohitura berrien ondorioz, hurrengo urteetan aldaketa handiei egin beharko diete aurre euskarazko hedabideek. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen, alorrari buruzko gogoeta zabala, iragana (zer egin den), oraina (egungo diagnostikoa) eta etorkizuna (aurrerantzean zer egin) aintzat hartuko dituena.

HAKOBA Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordearen baitan jarri da abian prozesua oraintsu. Atzoko bilkuraren xedea, hain zuzen, sektoreko ordezkariei lehen urrats horien berri ematea izan zen. Udazken aldera adostuko dituzte erakundeek sektorearekin gogoetaren nondik norako nagusiak, eta elkarrekin ekingo diote «lasai, askatasun osoan, errespetu osoz eta zuhurtziaz» hitz egiteari.

Gogoetaren xede nagusia, azken batean, euskarazko komunikabideak aurrean dituzten erronkei erantzuteko gai izan daitezen da. Horien artean, bideragarritasuna bermatzea eta gero eta kontsumitzaile gehiago -gazteak batik bat- lortzea aipatu zituen besteak beste Azkaratek.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico