Martes, 27 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
EZKIO-ITSASO
San Pedro Jaien ospakizunak hasiko dira ostegun honetan Santa Lutzian
Afarira joateko, ekainaren 28a baino lehen izena eman behar da
San Pedro Jaien ospakizunak hasiko dira ostegun honetan Santa Lutzian
Goruntz Dantza Taldekoek saio bat eskainiko dute. [M. GALILEA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EZKIO-ITSASO. DV. Urtero egiten ohi den bezala, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia auzoko bizilagunek, aurten Anduaga Elkarteko kideen laguntzarekin antolatu dituztela, San Pedro Jaiak ospatuko dituzte aste honetan ekintza desberdinekin, non adina guztietako herritarrek parte hartzeko aukera izango duten.

Ostegun honetan, ekainak 29an, 'San Pedro Eguna' izango da, jai hauetako egun handia, eta hau ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte. Osteguna denez, umeei zuzendutako egun aproposa delakoan, hauei zuzendutako ekintzak prestatu dituzte jai batzordekoek. Horrela, goizeko 10etan txistularien kalejira egongo da Santa Lutzia auzoan, jai hauei hasiera emanez.

Hamaiketan Meza Nagusia ospatuko da, eta hau amaitu bezain laster Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak saio bat eskainiko du auzoan; ondoren, pasa den urtean egin zen bezala, hamaiketakoa izango dute gazteek Anduaga Elkartean.

Bazkaldu ostean, indarrak berritu eta arratsaldean ere ondo pasatzeko aukera izango dute herriko gazteek. Lauretan gutxi gorabehera umeen jolasak hasiko dira auzoko enparantzan. Aldi berean I San Pedro Futbol Lehiaketa izango da auzoan, non Santa Lutziako gazteek, neskak eta mutilak, Gabirikoen aurka egingo dute. Partida amaitu eta Kopak banatuko dira; jarraian txokolatada egongo da guztientzat.

Arratsaldeko 7:30etan, San Pedro egunaren ekintzekin amaitzeko, herri kirolak egongo dira auzoan, Zaldua eta Ayerbe, Gurrutxa eta Ugartebururen kontra egingo dutelarik.

Larunbata

Ostiralean atsedena izango dute auzotarrek, baina larunbatean berriz ere jai-ekintzak bueltatuko dira Santa Lutzira. Goiza lo egiteko utzi eta arratsaldeko 4:30etan urtero ospatzen den Mus Txapelketari hasiera emango diote. Kultur Etxea eta Anduaga Elkartearen artean dagoen enparantzan karpa handi bat kokatuko dute batzordekoek, euria egiten badu ekintzak egin ahal izateko. Horrela, mus txapelketa bertan ospatuko da.

Ondoren, arratsaldeko 6:30etan toka txapelketari hasiera emango diote. Bi txapelketa hauetan parte hartu nahi dutenek hasi baino ordu erdi lehenago eman beharko dute izena. Eguna ondo amaitzeko herri-afaria ospatuko da karpa azpian, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze bertsolariekin; jarraian erromeria egongo da Gari, Iñaki eta Jonekin. Afarian parte hartzeko ekainaren 28a baino lehen udaletxera deitu beharko da. Helduek 25 euro ordainduko dituzte; umeek berriz, 6 euro.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico