Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ORMAIZTEGI
ORMAIZTEGI / Txindata musika eskolako ikasleek kalejira eta ondoren kontzertua eskaini zuten
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ORMAIZTEGI. DV. xGiro onean ospatu ziren San Joan bezperarako antolatutako ekitaldiak. San Joan bezperarekin bat etorriz amaitu zen aurtengo Paxkual Larrañaga zikloa, hain zuzen Txindata musika eskolako kontzertuarekin bukatu zen aurtengorako antolaturiko aipatu zikloa. Herritarren iritziak jasoz arrakastatsua eta musika ekintza erakargarriak izan direla adierazi digute, aurtengoan abian jarri den musika zikloak hurrengo urteetan ere jarraipena izatea nahi da.

Urtetik urtera ekintza berriak eta musika zaletasuna areagotzeko asmoz antolatzen jarraitzea pentsatzen da, beti ere Paxkual Larrañagarekiko esker onez eta eginiko lana goraipatuz, berarekiko oroimenak bizirik iraun dezan lan eginez. Txindata musika eskolako ikasleek lehenengo kalejira eta ondoren kontzertua eskaini zuten. Kalejiran batetik trikitilariak eta bestetik txistulariak ibili ziren herriko kaleak alaituz. Urte gutxian herriko musika eskolan ikasle kopurua asko handitu dela nabarmen antzeman ahal izan genuen, musika tresna bakoitzeko parte hartzen duen ikasle kopurua handia baita. Kalejiraren ondoren kontzertuari hasera eman zitzaion eliz atarian, bertan parte hartu zuten ikasle eta irakasleek entzule kopuru handia erakarri zuten aurtengo ikasturte amaierako kontzertua entzutera. Egitaraua jarraiko kantek osatu zuten uztaia gora-gora, vals, menuet 5, itsasoa, balada paur Adeline, El lago de Cómo, Allegro, poupourri, doremi, oh Pello Pello, zazpi jauziak eta axuri beltza, uluka, Gaztelugatxeko martxa.

Kontzertuaren ondoren herri gunean tantaia altxatzea egin zen, aurtengoan altxa duten zuhaitzaren luzera 21,85m da. Eguneko ekintzei amaiera emanez San Joan suaren piztea egin zen, aurtengo San Joan bezperako ekitaldien barnean.

Abaltzisketara kantari

Orain urtebete eta hilabete gutxi sortu zen herriko abesbatza. Aipatu abesbatzak bere lehenengo kontzertua lehengo urteko Lierniko erromeria egunean eskaini zuen Lierniko Amaren ermitan. Herrian eskaini zuen lehenengo kontzertua berriz Ander Deunaren jaietan izan zen. Azken kontzertua berriz lehengo igandean Paxkual Larrañaga musika zikloaren barnean burutu zuen, herriko elizara entzule ugari hurbildu zelarik.

Gaurkoan berriz, Abaltzisketako herriak gonbidaturik herriko jaien barnean Abaltzisketako elizan kontzertua eskainiko du. Kontzertua meza ondoren izango da, 10:45etan hasiko delarik.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico