Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
SEGURA
SEGURA / Zopa pertzaren igoerarekin amaituko dira gaur Segurako San Joan jaiak
SEGURA / Zopa pertzaren igoerarekin amaituko dira gaur Segurako San Joan jaiak
Haurren danborradak kaleak zeharkatu zituen ostiralean. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

SEGURA. DV. Zopa pertzaren igoera eta agurrarekin amaituko dira gaur ostegunean hasi eta lau egunez ospatu diren aurtengo San Joan jaiak. Ostiral gaua arte eguraldi onaren laguntzarekin zihoazen festak okertu egin ziren atzo auriarekin eta San Joan eguneko ekitaldiak ez ziren behar bezala konplitu. Prozesioak ezin izan zuen ohizko ibilbidea egin hirigunean zehar eta Joxe Mari Telleriaren Hartzaren lurretan kantua ere elizan estreinatu behar izan zen. Gaurko egitarauari dagokionez, San Joan txirrindulari proba irtengo da goizeko 9:30etan eta 10etan jokatuko da plater hauste lehiaketa Mendotze aldean. 13:00etan txistularien alardea burutuko da eta txakolin dastaketarekin amaituko da goizeko egitaraua. Arratsaldean, 19:00etan, Urko Menaiaren euskal abestien emanaldia entzuteko aukera izango da, ondoren hasiko da poteo elegantea eta 'Oro de Mexico' Mariatxien musikarekin egingo da azken dantzaldia, zopa pertzaren igoerarekin emango zaielarik amaiera festei gaueko 12:00etan.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico