Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Filtroa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Aspalditik daukat filtroa ipinita irakur-tzeko ohitura ona, egiak, egiantzekoak eta gezurrak bereizteko. Esate baterako, oso filtro lodia ipini izan diet beti poliziaren komunikatu ofizial guztiei; baita kontrakomunikatu askori ere. Operazio hori egin ezean, burutik nahastuko nin- tzateke.

Aldi honetan, honakoa irakurtzen ari naiz: El País. La cultura como negocio. Manuel García Viñók idatzia da, Antonio García-Trevijanoren hi-tzaurrea dakar, eta 'Txalaparta' argitaltxeak plazaratu du. Benetan, aho-bizarrik gabe mintzatzen da egilea. Ez du uzten zutik zotzik ere. Grupo Prisa, Polanco eta El País egunkariaren inguruan mugitzen den guztiari leporatzen dizkio handiak. Labuturta, kultura negozio bihurtzea da akusazio nagusia. Horren ondorioetako bat da erdipurdiko idazleak promozionatzea; eta hor ematen du sekulako zerrenda, hasi Muñoz Molinarekin eta Javier Maríasengana arte.

Kapitalismorik basatiena praktikatzea leporatzen dio Polancori; «converso peligroso» deitzen dio Cebriani; hori, inkisidore edo hipokrita esaten ez dionean. Zeren García Viñóren ustez, zentsura gogorra dago El Paísen. Okerragoa dena: hain zuzen, kritikatzen duen huraxe egiten jarraitzen omen du, bere progre-itxura faltsua aprobetxaturik. Ezkertarraren titulua ere kendu egiten dio, zeren ez omen ditu ezkerraren benetako postulatuak betetzen, baizik eta Elizari kritikatxoren bat, dibortzioa, abortoa eta eutanasiaren aldeko jarreratxoren bat eta kitto. Neuk ere esango nuke benetako ezkerra antzematen dela ekonomiaren banaketari buruzko ikuspegi progresistan. Baina galdera erori da gaur nire filtroaren amuan: García Viñók zergatik aukeratu du talde horren larrua?



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico