Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Ińurritzan ere proposamen ugari Mutil- Ardoren eskutik
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Mutil-Ardo taldeak ezin hutsegin San Pelaio jaietan eta Ińurritzara hurbiltzen direnentzat proposamen interesgarriak luzatzen dituzte. Gaur gauerdian txupinazoa bota eta kalejiran etorriko dira herrira. Bihar eguerdiko 12:30etan, aurreskua Ińurritzako zelaian, bertako gazteek eskeinia. Gauean erromeria Lutxurdio eta Aitziber Berastegirekin. Asteartean goizeko bostetan baratzuri sopa jan eta seiak aldera ekingo diote oilasko biltzeari. Amaiera eguerdiko 13:30etan izango dute Ińurritza bertan. Gauean berriz urteroko bertso jaialdia, 22:30etatik aurrera. Gai jartzailea Felix Zubia eta bertsolariak Joxe Agirre, Patxi Etxeberria, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus izango ditugu. Elustondo anai-arreben erromeriak amaituko du eguna. Asteazkenean, meza ondoren, Udaberri abesbatza arituko da eta auzoko zaharrentzat hamaiketakoa soziedadean. Eguerdian haur jolasak eta gero gibel jana. Arratsaldeko 18:30etan herri kirol jaialdi bikaina. Jaiei amaiera emateko erromeria Izer eta Alabier-ekin.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico