Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AZPEITIA
Sua euriarekin borrokan
San Juan bezperako ekaitzak ez zuen lortu festa giroa zapuztea
Sua euriarekin borrokan
Ekaitzak pare-parean harrapatu zuen plazan suaren inguruan antolatutako festa. [OIARZABAL]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. San Juan bezperako gaua, suaren urteko gau nagusia, urarekin bustita gelditu zen. Ilunabarrarekin batera botatako ekaitza eta honen euri jasarekin borrokan ibili ziren hainbat San Juan su, horien artean plaza Nagusian egin zena.

«Aspaldiko usadioa berreskuratu» nahian, Udaleko Festa Ba- tzordeak aurten lehen aldiz prestatutako suaren festak gonbidatu deserosoa izan zuen horrenbestez. Ikusle asko bildu zituen plazan San Juan bezperako ikuskizunak, guraso eta seme-alaba txikiak nagusi zirela. Sua kioskoa eta udaletxearen artean piztu zuten eta, euriak ikusleak aterkiak irekitzera behartu zituen arren, suaren garrak itzaltzerik ez zuen lortu eta honen inguruan eskaini zuten dantza emanaldia Itsasi taldekoek, Juan Antxieta Musika Eskolakoen musikak lagunduta.

Lizarra zutik

Urrestillan komeria gehiago izan zuten sua pizterakoan. Gaueko ordubata aldera piztu zuten eta ordurako euriak ondo baino hobeto bustiak zituen sutarako prestatutakoak. Ahalegin bat baino gehiagoren ondoren, azkenean suak hartu zuen.

Aurreko lanak izan zituzten, ordea, Urrestillan. Herri afari jendetsurako mahaiak hasieran plazan jarri baina azken unean dena frontoira eramatea erabaki zuten, eta erabaki zuzena izan zen, afaritan bota baitzuen ekaitza. Euria ez zen ordea gehiegi luzatu eta urrestildarrek eragozpenik gabe burutu ahal izan zuten gaueko ekitaldi nagusia, San Juan arbola sartzea. Ikusle mordoa bildu zen betiko legez ikusgarria suertatu zen ekitaldirako. Lizarrak zutik iraungo du bihar gauerdia arte.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico