Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ZARAUTZ
Guztiok kalera, Pelaio Deunaren festara
Gaurtik asteartea bitartean, hiru egunetan jai giroa nagusituko da gure kaleetan Eguerdiko 12:00etan Udaletxetik jaurtiko diren suziriek emango diote jaiei hasiera
Guztiok kalera, Pelaio Deunaren festara
Zarauzko 400 danborjole gazte ibiliko dira arratsaldean kalez kale. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
GAUR AIPAGARRIENAK
11:00etan: Baltsa karrera.

12:00etan: Jaien hasiera.

19:00etan: Haurren XXVIII. Agertaldia.

23:30tan: Helduen danborrada abiatuko da.

00:00etan: Herritarren bilkura Lege Zaharren Enparantzan San Pelaioren ereserkia abesteko

0:30etan: Dantzaldia Musika Plazan Egan taldearekin eta Munoan kontzertua.

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Gaur hasi eta asteartea bitartean zarauztarrak izango dugu aukera hasi berri dugun udara honi jai giroan estreinaldi bikaina emateko. Egitarau zabala prestatu digute ekitaldi ugarirekin, baina, zalantzarik gabe, jai giroan gozatu nahi baditugu gure festak, herritarren jarrerak emango dio benetako bultzada Pelaio Deunaren jaiei.

Azken urteotan beherakada bat nabaritu omen da jendearen partehartzean. Gaueko giroa beti izan ohi da erakargarria edonorentzat, baina egunez kaleetan garai bateko mugimendu eta saltsa falta da. Festaren ardatza gauera pasa da eta ez dago gaizki honela izatea, nahiz egunean zehar ere primeran pasa daiteke eta horretarako denen partaidetza beharrezkoa da, haur, gazte eta heldu.

Adibide garbiak baditugu. Plazatik Iñurritzara egiten den kalejirak ez du herritar gahiegi biltzen, ez joatean eta ez itzultzean. Gaur arratsaldean izango dugun haurren agertaldiak arazoak ditu neska-mutilak erakartzerakoan, bereziki adinean aurrera dijoazenak. Eta beste zenbait adibide topa genitzake esandakoa baieztatzeko.

Herritar guztion ardura da festak denentzat eta denen artean egitea. Aitzakia erraza izaten da egitarauan gustoko ekitaldirik ez dugula topatzen esatea. Jai herrikoiak nahi baditugu bakoitzaren jarrerak zer esan haundia du eta horregaitik anima gaitezen gaurtik gure kaleak giro paregabeaz betetzen, goizetik hasi eta gaueraino, denerako parada baitago hiru egun hauetan.

Egitarau anitza

Turismo bulegoak argitaratzen duen egitaraua zabala da baina ez bakarra. Mutil Ardok eta Gurekin Jai taldeak ere euren eskeintzak luzatzen dizkigute. Udaletxeak prestatutako ekitaldien barne, gaur eguerdiko 12etan festen hasiera iragartzeko suziriak botako dituzte eta Haurren Agerraldiko Danbor nagusiak 'makila' jasoko du udaletxeko balkoian. Ondoren kalejira trikitilari, buruhaundi eta erraldoiekin. 'The McKensy´s' taldeak kalejira dibertigarria ekarriko du.

Arratsaldeko zazpiretan Haurren XXVIII. Agertaldia abiatuko da. Herriko lau auzoetatik beste horrenbeste talde aterako dira kaleak zeharkatuz Lege Zaharren enparantzan biltzeko 8:30ak aldera. Gauean helduen txanda izango da, Cachi Bachi, Francisco Zurbaran, Urpekoak, Carballeira, Arkaitz Mendi, Gure Kabia, Kayua eta Udaberri elkarteen partaidetzarekin. Gauerdian danborradakoak eta herritarrak San Pelaioren ereserkia abestuko dute udaletxe aurrean.

San Pelaio eguna

Bihar ekitaldiak Iñurritzan hasiko dira, meriendan jango den txahala erretzen goizean hasiko baitira. Meza Nagusia ermitan 11etan; eguerdiko 13:00etan Zarauzko Musika Bandaren kontzertua Lege Zaharren enparantzan, Josu Isastiren zuzendaritzapean.

Arratsaldeko 17:30ak aldera Musika plazatik kalejira irtengo da eta Iñurritzan herri kirolak ikusi bitartean txahalaren haragiz egindako pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera eskainiko zaigu. Erromesen itzulera 20:30etan eta suak hondartzan 23:00etan. Ondoren Musika plazan, dantzaldia Gozategi taldearen eskutik.

Etzi, Haurren Eguna ospatuko da. Goizeko hamaiketan buruhaundi eta erraldoiak, trikitilarien laguntzaz. Eguerdian Haur Parkea Musika plazan. Kalejiran Iñurritzara joan ondoren, 'Potxin eta Patxin' pailazoen ikuskizuna 18:15etan. Aldi berean ikastolako kirol zelaian, puztailuak, motorren pista etab...

Erromesak itzuli ondoren, gaueko 22:30etatik aurrera, Disko Top diskofesta gaztetxoentzat Musika plazan.

Txozna gunea

Lehen aipatu dugun bezala, San Pelaioak eskeintza zabala dute. Gurekin Jai batzordearen eskutik txozna gunean hainbat ekintza antolatu dituzte. Urrutira joan gabe, gaur balsa karrera eta paella lehiaketa izango ditugu goizean zehar. Eguerdian paella jana eta piropo lehiaketa eta arratsalderako jolas herrikoiak eta txaranga aldarrikatzailea (bertso poteoa). Gauean Munoan kon- tzertua 'Zemays' eta 'Habeas Corpus' taldeekin. Bihar, presoen aldeko bazkaria izango da eguerdian. Kalejiran Iñurritzara joan eta bertan auzoen arteko herri kirolak. Gauean berbena 'Beste Bat' taldearekin. San Pelaio bigarrenean, txozna gunean, 'Haur txokoa', Niko eta Periko pailasoak eta jokoak goizeko hamaiketatik aurrera. Arratsaldean Les-Gay festa antolatu dute eta gauerako Karaokea, Play-back, jolasak, etab. Egun honetan mozorrotuta joatea eskatzen dute.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico