Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
MUTRIKU
Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako XXV. Euskal Jaia ospatuko da gaur
Arratsaldeko 5:00etan ospatuko da talde guztien alardea San Migel futbol zelaian
Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako XXV. Euskal Jaia ospatuko da gaur
Joan zen urtean 40. urteurreneko ekitaldia burutu zuen 'Gure Ametsa' talde taldeak, eta gaur XXV. Umeen Euskal Jaia. [GORRITIBEREA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

MUTRIKU. DV. 400 bat dantzari izango dira gaur Mutrikuko kaleetan arituko diren dantzariak, izan ere Gure Ametsa dantza taldeak Umeen Euskal Jaiaren 25. edizioa ospatzen du, eta ondorioz bederatzi talde izango dira gerturatuko direnak.

Hasera batean talde gehiago gonbidatzea pentsatua zuten, baina San Juan eta San Pelaio jaiak direla medio azkenean bederatzi izango dira mutrikuarrekin batera arituko direnak.

Oñati, Ondarroa, Azpeitia, Azkoitia, Portugalete, Erandio, Durango, Markina eta Mutrikuko dantzariak, Goiko parkean bilduko dira goizeko 10:30etan hamaiketakoa dastatzeko, ordu berean Azpeitiko Itsasi dantza taldeko zanpatzarrak aterako dira kaleak animatuaz eta ordubete beranduago dantza talde guztiak banatuko dira herriko izkina guztietan beraien emanaldiak eskaintzeko.

Eguerdiko 13:00etan berriro ere Txurruka plazan bilduko dira talde guztiak dantza bana eskaintzeko eta segidan bazkaltzera joko dute herriko elkarteetara.

Arratsaldez, 4:30etan bilduko dira berriro Txurruka plazan, guztiak kalejiran San Migel futbol zelaira joko dutelarik han ohiko alardea eskaintzeko asmoz. Zalantzarik gabe ikusgarria izango da 400 dantzari futbol zelai berdean guztia batera dantzatzen ikustea, baina eguraldiak du azken hitza, izan ere eguraldi txarra egingo balu, arratsaldeko alardea Miruaitz frontoira eramango bai litzateke.

Elkarte guztiak prest

Gaurko ekitaldiaren atarian guztiz aipagarria da herriko elkarte gastronomiko guztiak eduki duten jarrera positiboa, izan ere 400 umeri bazkaria ematea ikaragarrizko lana suposatzen baitu. Bederatzi dantza talde izanik, bederatzi elkarteetan banatuko dituzte; Kai-Gain, Etxe-Kalte, Ziñua, Lagun Artea, Arkugain, Aizabia, Mandazketa, Narrupe eta Txoko-Eder elkarteetan hain zuzen.

Visitas guiadas

VLa Oficina de Turismo de Mutriku prepara ya las visitas guiadas que ofrecerá de forma gratuita a lo largo de los meses de julio y agosto. Serán dos las visitas diarias, una a las 12 del mediodía y la otra a las 5 de la tarde, de una duración de hora y media, y a las mismas podrán sumarse todas las personas que así lo deseen acudiendo a la oficina que se encuentra en la plaza Txurruka.

La visita se efectuará en todos los casos, incluso con pocos visitantes, pero en el caso de que sea un grupo importante o una excursión los que estén interesados en la misma, conviene llamar con antelación al teléfono 943603378 para así poder organizar mejor los grupos.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico