OÑATI. DV. Txantxiku ikastolako DBHko eta Arizmendiko batxilergo eta DBHko ikasleez osaturiko talde batek Saharako egoera ezagutu eta bertara laguntza bidaltzeko proiektua ipini dute martxan. Horretarako, abenduan bidaia egin nahi dute, bertan 140 pertsonek hartuko dutela parte, horien artean Nubi eta Frente Polisarioko zenbait ordezkari egongo direlarik.
Shararara eraman nahi dituzten produktuen artean kirol materiala, eskola materiala eta zenbait botika izango dira nagusi.
Aurrekontua
Guzti hori aurrera eramateko, zenbait kalkulu egin dituzte ikastetxeko kideek eta pertsona bakoitzaren bidaia 5-6 eguneko egonaldiarekin 600 eurotako izango litzateke. Beraz, 140 pertsonen egonaldia 84.000 eurotako gastua suposatuko luke. Horrekin batera, kanpamentua garatzeko proiektua eta material bilketa 18.000 eurotako gastua suposatuko luke. Laburbilduz, guztira 102.000 eurotako (17 milioi pezeta) aurrekontua aurreikusi dute.
Diru bilketa
Horren aurrean, ikasle taldeak zenbait ekintza eramango ditu aurrera diru kopuru hori biltzeko. Hasteko, Arrasaten egun hauetan ospatzen ari diren San Juan jaietan txosna ipiniko dute eta gauza bera egingo dute hemedik abendura arte Debagoieneko herri desberdinetan ematen diren ospakizun garrantzitsuetan. Gainera, kamisetak eta errifak ere saltzen arituko dira taldekoak. Esate baterako, Eskoriatzako San Pedrotan errifak eta tangak izango dituzte eskuragarri erosi nahi dituen guztiarentzat. Eta horretaz gain, inguruko enpresa eta dendei materiala ere eskatuko diete.
Aldi berean, proiektuari laguntza ekonomikoa eman nahi duten pertsona guztiek 3035 0002 14 0020044598 edo 3035 0005 35 0051022341 kontu korronte zenbakietan dirua sartuz egin dezakete.