Domingo, 25 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Jainkoa isilik
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Zergatik egon zinen, Jainko, isilik? Nola utzi zenuen sarraski hau guztia gerta zedin?». Benedikto XVI. Aita Santuari garrasi hau atera zitzaion, Poloniara eginiko ibilaldian, Auschwitzen sartzean. Barne oihua, otoitz bihurtua, herio eremu ikaragarri haren aurrean.

Galdera minbera, orduz geroztik askoren barrutik sor-tzen joan dena. Esan izan da, Auschwitz eta gero Jainkoari buruzko galdera aldatua gertatuko dela. Bestelakoa, alegia. Edota ezinezko izango dela galderarik egitea..

Galdera baino gehiago kexu itxura duen antzeko jarrera sarritan entzun izan dugu geure inguruan. Baita geure baitan sentitu ere. Ez baita gehienetan sinesmen faltaren ondorio izaten, sinesmenaren beraren barrutik fededunak Jainkoari zuzentzen dion otoitz minbera baizik.

Oinazean, injustiziaren aurrean, borondaterik onenaz ibili eta erantzun txarra jasotzean, nork bere izena zikindua ikustean edo zenbait ezbehar eta sufrimenen aurrean, «Jainkoa, non zaude?» galdetzea, barrena baketzen duen otoitz gerta daiteke. Bibliak honen adibide ugari eta bikainak eskaintzen dizkigu.

Gau hartan, haize-bolada zakarrez uhinek txalupa ia betetzeraino jotzen zutela eta apostoluak ikaraturik zebiltzan bitartean, Jesus lo zegoen txopan. «Maisu, ez al dizu axola gu galtzea?». Eta Harek: «Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?» (Mk 4, 35-41).

Itsas ekaitz hartan Jesus txopan lo zegoen bezala, Jainkoa ere lo dagoela dirudi gizadiaren zenbait eraso alditan. Isilik. Baina hor dago. Gurekin doa beti historiaren bidean. Horrek ematen dio konfiantza fededunari. Ez Jainkoak egin dezakeen mirariren baten esperoan bizi-tzeak.

Jainkoak isilik jarraitzen du. Hala jarraituko ere. Jesus izan da Jainkoaren azken hitza. Ez da Jainkoaren hitz berririk. .Historiaren ibilbidean, Jesusen ordezko den Elizari eta kristau fededunoi dagokigu Hitz hori egoera bakoitzean gaurkotzea. Gizaki ororen duintasunaren alde, oihu egitea.

Beti gurekin, baina isilik, dagoen Jainkoaren testigu. Horregatik Jesusek: Zergatik horren beldurti? Nolatan oraindik hain sinesmen gutxi?



EBANJELIOA MINTZO I 943 473311



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico