SEGURA. DV. Aurrera doaz aurtengo San Joan Jaiak, eguraldiaren laguntza eta giro onarekin.
Zopa pertzaren jaitsiera eta pregoiarekin festei hasiera eman ondoren, mozorrotuena izan zen lehen gaua, mota guztietako disfrazak ikusi zitezkeelarik gazteen artean. Atzo haurren eguna izan zen, pilota partidu eta suaren inguruko ekitaldiekin batera.
Gaurkoan San Joan eguna ospatuko da eta, goiz parteko ekitaldi solemneekin batera, koadrilek beraien bazkariak egingo dituzte eta kirolak ere izango du tarte berezirik, futbitoko final, herri kirol eta Euskadi eta Irlandaren arteko pilota partiduekin.
San Joan eguneko prozesioa 11.00etan hasiko da eta berau amaitutakoan ospatuko da meza nagusia.
Futbito txapelketako finalak, neska eta mutilenak, 11.30etan hasiko dira eta 12.00etan estreinatuko da Joxe Mari Telleriak urteurrenaren inguruan konposatu duen kantua, Hartzaren lurretan. Ondoren, Egaña eta Lizaso bertsolarien Agurra udaletxeko balkoitik, hamaiketakoa herritarrentzat Arabarren plazan, atari eta balkoi ederrenen sari banaketa eta herri kirolak, aizkolari, harri-jasotzaile eta trontzalariekin. Koadrilen bazkariak emango dio amaiera goizeko egitarauari.
Arratsaldean Euskadi eta Irlandako selekzioen arteko pilota partiduak izango dira ikusgai Baratze pilotalekuan. Ondoren buruhandi eta erraldoiak irtengo dira eta gauean Noisex, Sekuentzia eta Adictiva taldeen emanaldiak entzuteko aukera izango da plazan.
Corresponsalía DV
Aquellas personas interesadas en publicar alguna información, esquela con foto, agradecimiento, publicidad, etcétera, pueden ponerse en contacto con el siguiente número de teléfono 943800086.