Viernes, 23 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Demokrazia
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Saramagok Ensayo sobre la lucidez eleberrian planteatzen zuenaren haritik, zer gertatuko litzateke gehiengo absolutu batek zuriz bozkatuko balu? Legebiltzarreko zein aulkitan kokatuko genuke masa isil horren kexua? Edota Kataluniako estatutura etorriz, zer gertatuko litzateke biztanleriaren erdiak uko egingo balio sufragio eskubideari?

Ziur aski ez litzateke ezer gertatuko, gure demokrazia ez baita bere buruari buruz hausnar egin zalea. Hortik dator demokraziaren kontraesana, gehiago interesatzen zaiola legitimitatea ordezkaritza baino, eta gauzak biak ez datoz bat sarritan. Haatik, demokraziak herriaren agintea esan nahi du. Haur batek ere badaki hori, baina batzuetan komeni da gauzak xehe-xehe azaltzea edo, bestela esanda, ez da kaltegarria gauzak haurrei bezala esplikatzea. Zuhurtzia pedagogiko honi buruz asko dakite politikariek; entzuletzat haurrak dauzkatela uste baitute beti.

Hortik erabaki potoloak gure esku uzteko dudak. Nolatan utziko dituzte agintariek euskal Y edota erraustegia bezalako gaiak gure esku? Pospolo kaxa bat oparituko al zeniokete zuen 5 urteko seme-alabari? Ez, noski.

Hain zuzen ere, duela gutxi entzun nion politikari bati esaten ez zela komeni halakoak herriaren esku uztea, erabaki zailegiak baitira. Eta arrazoi zuen. Erabaki zailak erreferendum bidez bozkatzea bezain zaila baita aitorpena egin zuen agintariaren adimeneko animali politikoak lau urtean behin hautatu behar izatea.

Halaxe jarraituko dugu aurrera, demokrazia beraren izpirituari traizio eginez, beti ere legitimitate herren baten izenean. Neodespotismo ilustratuaren magalean: dena herriarentzat baina herria kontuan hartu gabe.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico