ZARAUTZ. DV. San Joan bezpera denez, urteroko zita dute Iratzarriko lagunek gaur Musika Plazan, arratsaldeko 8.30etan. Urtero moduan, aurreskua dantzatuko dute lizarraren aurrean; ondoren, desafioa, azeri dantza, agurra, zortzikoa eta bukaeran dantza-sueltoa egingo dituzte. Aurreskuaren aurretik, urtero bezala, San Joan dantza egingo dute. Iratzarri dantza taldean hasiera hasieran ibili ziren dantzariak aterako dira gaurkoan dantza egitera: Eneko Alberdi, Jon Alberdi... eta gazteagoxeagoak ere, besteak beste, Xabier Etxabe, dantza txapelketetan urteetan ibilitakoa. Herritarrak gonbidatuta geratzen zarete gaur arratsaldean Musika Plazara.
Adierazi ere, San Pelaio egunez Iñurritzako gazteek egingo dutela aurreskua Iñurritzako zelaian, hamabiak aldera.