Viernes, 23 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ZARAUTZ
San Joan festa ekitaldi ugariekin, gaur gauean Azken Portuko lorategian
Auzoetako jai batzorde guztiek bat egin dute antolaketa lanetan «garai bateko sanjoanak zuten izaera herrikoia berreskuratu asmoz». Festa iluntzeko 8.30tan hasi eta gauerdirarte luzatuko da.
San Joan festa ekitaldi ugariekin,  gaur gauean Azken Portuko lorategian
Gaur gaueko sua eta ekitaldiak Azken Portun auzolanean eraikitako lorategian izango da. [AMAXKAR]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Konturatzerako uda iritsi zaigu eta honekin batera San Joan gaua. Azken urte hauetan San Joan gauak arrakasta handiegirik ez zeukan. Astin egiten den sua eta gutxi gehiago. Garai bateko San Joan sua, orain dela urte batzuk arte Zelai Ondo auzoan egiten ziren sanjoanak gogoan dituztela, herriko jai batzorde guztiak elkartu egin dira eta egitarau zabala prestatu dute gaurko. 20.30ean hasita Azken Portun, auzo horretako jai batzordeko kideek azken hilabeteotan auzolanean eraikitako lorategian eta alboko aparkalekuan.

Garai bateko sanjoanek zuten izaera herrikoia berreskuratu nahian elkartu dira bost jai batzordeak: Iñurritzako Mutil Ardo, Vista Alegreko, Santa Marinako eta Urtetako jai batzordeak, eta Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko komisioa.

Lau sorgin agertu ziren Azken Portuko lorategi berrian, eta beraiek eman zuten San Joan gaueko jaiaren berri. Hainbat ikuskizun eskainiko dituzte gauerdira arte. Honela, parrillan erretako sardinak eta upeletatik hartutako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Ondoren, auzoetako jai batzordeetako kideek lizarra altxatuko dute lorategian. Segidan, Mollarri dantza taldearen saioa izango da eta San Joan dantza eskainiko dute. Dantzaren ostean Montetxio abesbatzak Sanjoanetako kantak abestuko ditu. Gipuzkoako Bertsolarien Eskolarteko Txapelketa irabazi duten Oier Aizpurua eta Hodei Iruretagoiena zarauztarrak ere jai giroan izango dira bertso saioa eskaintzen. Ondoren, Nazioarteko Senzala Euskadi kapoeira taldearen erakustaldia ikusteko aukera izango da.

Kapoeira ikuskizunaren ostean, Gabota taldearen eskutik dantza garaikidearekin gozatuko dute herritarrek, Sua begietan emanaldiarekin. Gauerdi aldean Alproja antzerki taldekoek sua piztuko dute eta Mamarro malabarreko kideek suzko ikuskizuna eskainiko dute. Gainera, festa eremuan zehar, trikitilariak eta txistulariak ere arituko dira musikarekin giroa alaitzen urteko gau magikoenean. Beraz, suaren magiak argituko du aurten ere San Joan bezpera eta, berriro ere, garai batean bezain herrikoia eta ederra izateko asmoz.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico