Viernes, 23 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ALTO DEBA
Aralarrek ez dago konforme zensura mozioa plazaratzea «ezer adostu ez denean»
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ARRASATE. DV. Aralar alderdiaren ustetan, Gelmako auzian gainontzeko alderdiekiko konfidantza eta gardentasuna huts egin die EAJk. Argi eta garbi utzi nahi du Aralarrek eman diren «jauntxokerien aurrean errazena ez dela udal gobernutik ateratzea, baizik eta beste alde batera begiratzea».

Gertatu dena benetan larria da Aralarren ustez, eta «alderdiok arduraz jokatu behar dugu». Horrekin lotuta, Aralarretik adierazi du «ezin dela plazaratu zentsura mozioaren ideia, gainontzeko alderdiokin ezer adostu ez denean. Ezta konfidantzazko botoaren gaia ere, legez ezinezkoa delako legegintzaldia amaitzeko urtebete geratzen denean hau aurkeztea».

Aralarren ustez, adierazpen hauei guztiei «hauteskunde usaina darie eta Arrasateri ez diote inolako onurarik ekartzen».

«Guztiei eskatu nahi genieke alderdi interesak alde batera laga eta arduraz jokatu dezatela» gaineratu du alderdi honen bozeramale den Joxe Etxeberriak.

Borondate ona

Arrasateko Aralar taldea udal gobernua uztera eraman du EAJk Gelmako proiektuari buruz «informazioa ezkutatu izanak eragin dion konfidantza faltak eta onartezina delako promotorak, Udalaren laguntzaz, operazio horretatik atera nahi duen gehiegizko plusbalia».

«Borondate onez jardun dugu udal gobernuan eta oposiziotik ere lanean jarraituko dugu aurrerantzean ere» gaineratu du Etxeberriak.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico