ZARAUTZ. DV. Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoan bisita berezi bat egingo da gaur arteari dedikatua. Bertan, monumentu multzoaren datu artistikoak ezagutzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiak (aztarnategiak ez dira erakutsiko). Bisita hauek eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 16:30etan izango dira.
Bestalde, bihar, Arte eta Historia museoko aztarnategian 5-9 urte bitarteko umeentzat zuzendutako ipuin kontaketa egongo da Miriam Mendoza ipuin kontalariaren eskutik, arratsaldeko 17:00etan. Beraz, animatu eta azaldu museora.