Miércoles, 21 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
Cultura
'Jakin' osoa, laster pantailan
Aldizkariak 50 urtetan zehar ateratako artikulu guztiak digitalizatuko dituzte Aldundiak 58.300 euro emango ditu
'Jakin' osoa, laster pantailan
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta Joan Mari Torrealdai, atzoko ekitaldian. [USOZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Jakin aldizkariak bere 50 urteko historia luzean plazaratu dituen artikuluak Internet bidez irakurri ahal izango dira laster. Digitalizaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jakinkizunak SL sozietateak sinatu duten hitzarmena aurkeztu zuten atzo Diputazioaren jauregian.

Foru Aldundiak 58.300 euroko diru laguntza emango du eginkizun honetarako. Atzo, Jargi aretoan, Joan Mari Torrealdai zuzendariak egin zuen Jakin aldizkariaren digitalizazio osoaren aurkezpena. Bertan ziren, besteak beste, Jose Antonio Aduriz, Joxe Agustin Arrieta, Joxe Azurmendi, Arantxa Larrea, Xabier Mendiguren, Paulo Agirrebal- tzategi, Ana Toledo, Andres Urrutia eta Laura Mintegi.

Bilatzaile indartsua izango du aldizkariaren bertsio elektronikoak, Torrealdaik esan zuenez. Berrogeita hamar urte hauetan, ia mila sinadura agertu dira Jakinen, eta kulturako gaiak izan dira ugarienak.

Aldizkaria 1956an agertu zen lehen aldiz, frankismo bete-betean. Bi alditan jaso du debeku administratiboa eta guztira 10 urteko isilaldia izan du. Franco hil eta gero, 1977an abiatu zen berriz, eta harrez gero etenik gabe kaleratu da gaur arte.

Arantzazun sortu zen, ikasleen gidaritzapean eta berauen aldizkari moduan. 1967an utzi zuen komentua, zuzendari finko bat hartuta eta hiri-giroan koka-tzeko, Donostian.

Aldizkaria maiatzean hasi zen urteurrena ospatzen. Omenaldi egin zien sortzaileei -Iñaki Bastarrika, Iñaki Bereziartua, Fernando Mendizabal eta Imanol Urbietari- eta Arantzazuko fran-tziskotarrei eskerrak eman.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico