Viernes, 16 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ALTO UROLA
Domingo Agirrekoek musika, dantza eta antzerkia eskaini zuten ikasturtea ixteko
Domingo Agirrekoek musika, dantza eta antzerkia eskaini zuten ikasturtea ixteko
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LEGAZPI. DV. Klaseak ez dira hilaren 23ra arte bukatzen, baina ikasleek ospatu dute ikasturte amaiera. Orain dela bi aste Haztegi Ikastolakoen txanda izan zen, eta aste honetan, Domingo Agirre ikastetxe publikoaren ikasleena.

Ikastetxe honek asteazkenean eta ostegunean eskaini zituen ikasturte amaierako jaialdiak. Asteazkenekoan txikienak aritu ziren, eta atzokoan, handienak. Bietan, jendez gainezka egon zen Latxartegi Aretoa. Gurasoak, anai-arrebak, aitona-amonak, lagunak... Ez zen inor falta eskenatokiaren gainean haurrek eskaini zituzten dantza, abesti eta antzerki saioak ikusteko eta, nola ez, txalotzeko, nahiz eta aretoko soinua oso egokia ez zen izan eta emanaldi bat baino gehiago desi- txuratu egin zuen. Dena den, umeek ondo pasatzeko zuten gogoak hori gainditu egin zuen, eta azken emaitza bikaina izan zen.

Aipatu behar da asteazkeneko saioaren amaiera berezia eta oso hunkigarria izan zela, jaialdian parte hartu zuten haur eta irakasleek beren kide eta ikasle izan zen Britney gogoan izan zutelako, eta hari eskaini ziotelako beren lan guztia.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico