TOLOSALDEA. DV. 'Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik' leloa aldarrikatu zuten igandean Igeldoraino hurbildu ziren Gipuzkoako 27 eskola txikitako ikasle, gu-raso eta lagunek. Horien artean, Berastegi, Aduna, Abaltzisketa, Alkiza, Altzo, Lizartza, Berrobi, Asteasu, Gabiria, Olaberria, Ze-raingoak izan ziren... Hauek gainera, kezkatuta ageri ziren, urte bateko epea eskaini baitiete Hezkuntza sailetik, haur gutxi dituztela eta. Baina Zeraingokoak ez dira bakarrak Gipuzkoan, euren egoera berdinean aurkitzen baitira Aginagakoak eta uste dutenez urtebetelp epea izango dute. Ixteko atarian dagoena berriz, Angiozarko eskolakoak dira. Datorren iaksturtean, Aginaga-Zubietako eskolek antolatuko dute Eskola Txikien eguna.
Jai giroa eta kezka
Eskola txikien egunean jai giroa zen nagusi, pailazoak, puzgarriak, erakusketa, jolasak, bazkaria, es-kulanak eta musika antolatu zi-tuztelako Igeldokoek, baina guraso batzuen artean eskolak ixteko arriskuaren inguruko kezka ere ageri zen. Gabiriako ama batek esaten zuenez «Guretzat eskola herrian izateak oso garrantzitsua da. Bestela, gure ka-suan, bi urtetik aurrerako umeak Ormaiztegira edo Urretxura eraman beharko genituzke, horrek dakarren arriskua eta kezkarekin. Bestalde, herri txikiak bizirik egotea nahi dugu eta umeak dira, herri eta auzoetako etorkizuna. Txikienak ematen diote bizitasuna eta falta direnean hutsun handia nabaritzen da». Lurraldeko Zatikako Plan Partzialak dionez 150 biztanletik gorako biztanle gune guztiek dute eskola edukitzeko eskubidea. Beraz, eskola txikitako 1.000 ikasleen eskubidetaz hitz egiten ari dira.
Berastegiko eta Asteasuko eskola, Aiakoakin batera handienak direla eta Altzokoa eta Abaltzisketakoa berrienak, lehena 1998 urtean eraikitakoa eta 2004ean bestea.