Martes, 13 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Ziber- -atletak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Patu putari gai polit baten eskean ari nin-tzela, hara non ekarri didan ahoko zulora Mercedes hiruhilabetekariak puntako puntua: ziber-atletak.

Eskutako makinatxoarekin umetan hasi, kontsolara nerabezaroan pasa eta, gaztetan, interneten erronka joka dabiltzan bi hankako makinak dira ziber-atletak; pantailaren, teklatuaren, saguaren kirolari amorratuak; euliaren pare oparotzen ari direnak. Bakarka afizioz ekin eta ofizioz ekipoka dihardute ordenadorearen aurrean, gehienean bosnaka. Bi jokalari egon eta ari daitezke Donostiatik, beste bi Lisboatik, eta bosgarrena Granada-errekatik, esate baterako. Egunero ordu eta ordu egon ohi dira trebatzen; eserita, geldi, bakar-bakarrik. Orain gutxi arte ume-mokoen jolasa zena profesionalizatu egin da erabat. Bost-bosti, jokatu eta jokatu, nork nor azpiratuko bost ahalak eginez, sekulako joko-bilera jende-tsuak egiten dira mundu osoan zehar: CLP, World Cybergames, Electronic Sports World Cup Eta ez pentsa txantxa denik. Saritan, horietako batean, iaz milioi bat dolare banatu zirela, zera! Irabazleek (Fatal1ty eta Vo0, famatu-famatuak bi-biak ere) 250.000 patrikara: marka gai-tza jo zuten. Izar birtualak izango dira diotenez, baina beren irabaziak ez: zinezko dirua jasotzen dute.

Futbolaren boladan gaude egunotan, Alemaniako Mundiala dela eta. Moda zaharra gerta daiteke, ordea, aurki futbolariena. Egungo gazte askok Beckham baino nahiago dute Fatal1ty izan; Xabi Alonso baino, Vo0. Zer ikasi eta zer ikasi-ondo! Zer lan eta zer arraio! Ziber-atleta, eta kito. Gazteak, azeriaren moduan, lagunartea utzita, barrenkoitasunera jotzen omen du geroz eta gehiago. Azeria dagoelako bere zuloan nagusi.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico