Martes, 13 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
Cultura
Hamabi bikote ariko dira igandean Segurako dantza txapelketan
Iazko irabazleak, Azpitartetarrak, oraingoan ere jardungo dira
DONOSTIA. DV. Hamabi bikote ariko dira igande honetan Euskal Herriko XXX. Dantza Sueltoko Txapelketan. Tartean, iazko bikote txapelduna izango da, Jon Ander eta Edurne Azpitarte anai-arreba azkoitiarrek osatutakoa. Segurako Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 6etan ekingo zaio.

Iaz ere hamabi bikotek eman zuten izena. Oraingoan, herri hauetakoak dira partaideak: Azkoitia, Bergara, Sestao, Arama, Lazkao, Asteasu, Hernani, Errenteria, Donostia eta Pasaia. Bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatuko du. Epai-mahaia, berriz, Joxe Juan Ugaldek, Karlos Sarriegik, Rafa Salaberriak, Jose Antonio Atxukarrok eta Gabriel Alonsok osatuko dute.

Igandean bertan, gauean, eskainiko du txapelketa Euskal Telebistak. Imanol Artolak eta Izaro Iraetak egindu dute aurkezle lana.

Lehiaketaren atsedenaldian Ziklus Dantz ikuskizuna eskainiko da. Hamar minutuko ikuskizuna da, Iñaki Telerria eta Joxe Juan Ugaldek diseinatua, eta perkusioa eta euskal dan- tza-urrats tradizionalak uztar-tzen dituena. Euskal Herriko hainbat lurraldetako dantza- -urratsak (aurreskua, sueltoa, banakoa eta Otsagiko jota) perkusioz, txistuz, dultzainaz, albokaz eta trikitixaz eskainiko dira. Oinarria, halere, ikuskizunaren lokarria, perkusioa izango da, eta alderdi horretaz Iñaki Telleria perkusio-jotzaile idiazabaldarra arduratu da. Musika aldetik perkusioak izango du protagonismo handiena.

1977an Guillermo Areizaga alkate zenak sortu zuen txapelketa. Irabazleek Nestor Basterretxearen eskultura jaso izan dute, eta beren jaioterriko udaletxean gordetzen dute hurrengo txapelketa ospatu arte. Baina bikoteren batek hiru urtez segidan edota bost urtez txandaka irabazle gertatzen bada, Udala egiten da eskulturaren jabe.

Bikote irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira, Bizkaiko Alkortarrak izan ezik. Lehiaketa mota hau batez ere Gipuzkoan dago sustraituta: urtean zehar, Gipuzkoan 40 bat egiten dira, Bizkaian 5-6, Araban 3-4, Nafarroan 2-3 eta bat bera ere ez Iparraldean.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico