Domingo, 11 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
OIARTZUN
Haurtzaro ikastolaren eguna datorren igandean izango da
Haurtzaro ikastolaren eguna datorren igandean izango da
Haurrak eguneko protagonsitak izango dira aurtengo jaialdian ere. [EGARRIZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Ikasturte amaierarekin batera, badator aurtengo Ikastola Eguna ere. Eta aurten ere, sekulako egitaraua dute esku artean. Sarrera modura, larunbatean izango dute lehen ekitaldia, ginkana. Goizeko 11etan hasi eta LH 3. mailatik gorako ikasle guztientzat.

Igande goizean, 11:30ean izango da aurreneko jaialdia. Ekintza estraeskolarretako taldeen emanaldiak edo erakustaldiak izango dira ikusgai. Bertsolariak, kenpo kay, Dantza garaikidea, Sanbo

Eguerdiko 12:30ean, urteroko unerik hunkigarrienetakoa. DBHko 4.mailako ikasleen agurra. Ikasle zaharrenen agurrarekin batera, errifen zozketa eta sari banaketa egingo da. Ekitaldi berean soinketa erritmikoa eta euskal dantzariak ikusteko aukera ere izango da. Eta saioa amaitzeko, ginkanako irabazleei sari banaketa eta trikiti emanaldia. Beti ere, artista guztiak ikastolakoak, noski.

Arratsaldeko 13:00etan, Ekitaldi Ofiziala. Urteroko ekitaldi nagusia izango da bazkal aurretik ikusi ahal izango dena. Arantxa Manterola, Ikastolako Lehendakariaren agurrak emango dio hasiera ekitaldi nagusiari.

Ondoren, KMK 06ko abestiaren aurkezpen ofiziala. Jon Martin eta Alaitz eta Maiderren eskutik, aurtenko kilometroak-eko kanta ezagutzeko aukera paregabea izango da. Ikastolako ikasleak ere hantxe izango dira abestiaren doinua eta letra ongi-ongi ikasita kantatzeko prest. Auskalo noraino helduko den kantaren oihartzuna!

Bertan izango dira aurten jubiloaren jubiloz aurrejubilatu zaizkien bi andereño andre itxurako maitagarriak: Izaskun Zubeldia eta Arantxa Madariaga. Haurtzaro ikastolako bi aitzindari eta bi eredu aipagarriak noski. Nekaezinak, benetan, bi profesional handi hauek. Ez dute arrasto makala utzi herriko irakaskuntza alorrean, nahi duenak jarraitu. Zorionak eta bejondaiela!

Ekitaldi berean, ikastolako Euskara Elkarteko ikasle zintzoek, Eskuttun elkartekoek, ikastolaren esker ona jasoko dute, ikasturtean zehar euskararen alde egin duten lan bikainarengatik. Bertan, aurtengo Lexoti Sariko hiru bertsolari irabazleek ere, beren saria jasoko dute. Garazi Urdanpileta, Jon Iragorri eta Izaro Toledo izango dira sarituak.

Eta goizeko ekitaldi nagusiari amaiera emateko, Jantoki berriko bigarren solairuaren inaugurazioa izango da.. Arratsaldeko 14:00etan, Ikastolako pilota plazan, urtero bezala, bazkari herrikoia nahi duen guztiarentzat. Beraz, hasi txartelak eskuratzen, ikastolako idazkaritzan.

Entretenigarriak

Arratsaldez ere bada zerekin entretenitua eta zerekin gozatua. 15:30etik aurrera, gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak eta tailerrak ttikienentzat. 16:00etan, IZER taldearen emanaldia. 16:30ean, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak. 18:00etan Zo-Zongo taldea, gaztetxoentzat. Programa luze eta zabal horrez gain, ikastolan hainbat erakusketa ere izango dira ikusgai. Ikasle eta gurasoen ahaleginaz, taberna zerbitzua ere izango da. Eta batez ere, euskal giro atsegina.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico