Domingo, 11 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Zientzialaria
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Oso harro gaude gu zure jakinduriaz, baina arrisku bat ikusten dut. Kupelak ardoz beteak dituzu. Ardo onez eta ardo txarrez, eta sarritan ez al diguzu eskain-tzen txarra onenaren prezioan? Alegia, zientzia ez dela beti erabiltzen gizadiaren onerako! Hala ere, mundua aurreraka doa zuri esker. Badakizu zergatik? Jakinduriak patrika berotzen dizulako, eta ez dagoelako aritzerik beti ardo txarra saltzen. Badakit ardo onak ere ez gaituela gu jakin-tsuago egingo, baina sendatu egiten gaitu, erosoago bizitzen laguntzen digu, denbora gu-txiago behar dugu mundua korritzen eta etxeko lanetan, eta... Guk ez dugu, ez, kondenatzen zure jakinduria. Nola, baba?

Halaber, ez dizugu esaten diru gose ez izatekorik. Alderantziz baizik Sekula ez utzi anbizioari, hori da-eta lan gehiago egiteko berme bakarra. Segi lanean, segi dirua pilatzen, segi asmakizunak merkaturatzen, segi, segi... Segi aberasten, odol gehiegi edandako akaina baino areago. Baina guri ere utzi zure tresna horiek erosteko adina, bestela «xurraren poltsak bi zulo».

Zuretzat palazioak eta katedralak, zuretzat labaratorioak eta fabrikak: Egia esan, ez genizkizuke hain erraz utziko palazioak, baldin eta betiko balira, baina zu ere, azken finean, ez zara errentari soila baino; eta errentaria, aberatsena izanda ere, nagusiak bota egiten du bere etxetik, panteoi dotorean sartzeko, edo sutan erre eta errautsak urrezko kutxan gordetzeko. Panteoia palazio eskasa da ikusi ezin denean, sua hotza da sentitzen ez denean. Eta, kasurako, berdintsuak dira urrezko kutxa eta edozein lubaki.

Horixe da mundu honetako drama edo, agian, pozteko motiboa: zientzialariak ere ez daukala azken hitza.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico