ZARAUTZ. DV. Aurten ere Alproja taldeak badu asmoa Euskal Jai egunean Munoara bertaratzen direnei Alprojakeriaren bat erakusteko, eta neguko lanak egin eta gero, ensaioekin hastera doaz.
Izena eman duzuenok -eta ematea ahaztu zaion despistau hori!-, gogoratu bihar astelehenean, ekainak 12, egingo dela aurreneko ensaioa, Alprojaren Abendañoko lokalean, iluntzeko 9etan.
Bestalde, adierazi, bihar hasten dituztela euren entsaioak San Pelaioetara begira herriko haurtxoek, hau da, Lehen Hezkuntzako 3, 4. 5 eta 6. mailetako haurren Agertaldirako. Entsaioak 17.45etatik 18.30etara egingo dira Gaztelekuan.