Jueves, 8 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
Cultura
Mattinen bi liburuak eta alargunak idatzitakoa berriro argitaratu dira
Auspoa-n aspaldian plazaratutako hiru liburu haiek tomo bakar batean bildu dira oraingoan
Mattinen bi liburuak eta alargunak idatzitakoa berriro argitaratu dira
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
'MATTIN BERTSULARIA'
Egileak: Mattin eta Mari Treku.

Editorea: Antonio Zavala.

Bilduma: Auspoa (298).

Orrialdeak: 361.

Publicidad

DONOSTIA. DV. Auspoa argitaletxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ere eman dituzte argitara -tomo bakar batean- Mattin eta Matri Trekuk idatzitako hiru liburuak. Hirurak agortuta zeudelako eta «Mattinen oroipenak bizirik iraun dezan» erabaki du berrargitalpena Antonio Zavalak, liburu sailaren zuzendariak.

Laster beteko dira hogeita bost urte, uztailaren 22an, Ma-ttin bertsolaria zendu zela. Bi liburu eman zituen argitara Auspoa bilduman. Lehenbizikoa -Ahal dena- 1971n agertu zen, eta Auspoaren 108 zenbakia egin zuen. Paperean emandako bertso sail andana bat bil-tzen zuen, eta jende aurrean kantatutako beste zenbait ale ere bai.

Bigarren liburua -Etxe xokotik kantari- 1981ean plazaratu zuen Mattinek. Hor ere, jarritako bertsoak eta bat-batekoak agertzen dira.

Eta bertsolaria hil eta gero, 1982an, alargunak, Mari Trekuk, Mattin, nere gizona idatzi eta publikatu zuen. Bere Lapurdiko euskaran egin zuen lan hori. Ez da denbora asko Mari hil zela: iazko urtarrilean zendu zen.

Beraz, oraingo liburuak horiek denak biltzen ditu, eta alargunaren testu biografiko horrek ematen dio hasiera.

Mattin Treku 1916an jaio zen, Ahetzen, eta 1981ean hil. Herriko tabernan adineko jendearen kantu eta bertsoak entzunda zaletu zen. 1939ko Mundu Gerra bukatutakoan hasi zen jende aurrean kantuan. Gipuzkoan ere sarri jardun zen.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico