Miércoles, 7 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ALTO DEBA
Elkartasun Egunak ekintza eta kontzertu ugari ekarriko ditu datorren larunbatean
Elkartasun Egunak ekintza eta kontzertu ugari ekarriko ditu datorren larunbatean
Sharon Stoner talde oñatiarra kontzertuan. [OLIDEN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ARRASATE. DV. Portaloira Topaguneak antolatuta, datorren larunbatean Elkartasun Eguna ospatuko da Arrasaten ekintza eta kontzertu ugarirekin. Preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzea izango da Elkartasun Egunaren helburua.

Egitaraua goizeko 11 etan hasiko da talogile (Seberon), koadrilen arteko herri kirola (Monterron azpiko zelaian) eta haurrentzako puzgarri eta tailerrekin (Seberon). Eguerdiko 14.30etan herri bazkaria egingo da Monteron azpiko zelaian.

Arratsaldeko 17.00etatik 19:00etara kontzertu bana izango da 18 tabernatan talde hauen eskutik: im TNT, Aby-Kem, Denial, Ti2no, Sarris Rock&Roll Trio, Lukas Prest, Jone, Iban San Jose, Sharon Stoner, Mahaster River, Gorrion, Tunel 448, Los Chuloputas, Argamboys, Never Surrender, Anger (akustikoan), Ihesbide eta Kogollo crew.

19:30ean manifestazioa egingo da Seberotik abiatuta.

Gaueko 21:30ean kontzertua izango da Monterronen Captain Nemo, Des-Kontrol, Arkada Social eta Anti-nowhere League taldeen eskutik.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico