Lunes, 5 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Pazientzia nekez ikasten da
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Inguruan haur bat izan duen edonork daki zenbat kostatzen zaion adin txikiko bati itxaroten ikastea, nahi duena lortzeko denbora behar dela ikastea. Esaten diozu haur bati nahi duen hori datorren astean edo hurrengo hilabetean lortuko duela eta iruditzen zaio etorkizun urrunaz ari zarela. Ez dio balio, ez du minutu batez ere itxaron nahi.

Pazientzia ez da berezkoa, nekez ikasitakoa baizik. Eta zentzu horretan esan daiteke pertsona heldu batek itxaroten ez dakienean, pertsona hori umekeriatan ari dela, puntu zehatz horretan ez duela heldutasuna lortu.

Noski, aurrera egiteko pazientzia ez da aski. Horrekin batera borondatea behar da, norabide bat, lana eta beste gauza asko. Tamaina kontua da, azken batean, gehiegizko pazientzia utzikeria bihur ez dadin.

Presaka bizi gara eta horren konponbidea korrika gehiago egitea da askorentzat, ia alor guztietan. Nabarmenki, politikaren inguruan. Askorentzat bi hilabete gehiegi dira eta datorren urtea onartu ezineko luzapena.

Hartu zuten azkenean hamarkadatan eskatzen zitzaien erabakia eta momentu horretatik aurrera biharamuna bera urrutiegi iruditzen zaie, etorkizun urrun.

Are gehiago, pazientzia eskatzen dutenak susmagarritzat jotzen dituzte, ahulezia iruditzen zaie, utzikeria.

Izugarrizko presa dute, iruditzen zaie gauzak baretu beharrean bizkortu egin behar dela abiadura, horrekin batera gauzak oker ateratzen badira ere. Lardaskeria ez zaie prezio garestiegia iruditzen. Edozer gauza, lehenbailehen baldin bada.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico