Sábado, 3 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ATZO ETA GAUR
Lengo egunez Maeztun
Lengo egunez Maeztun
Olasagasti eta Nazabal lanean. [MICHELENA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Lengo igandez Arabako Maeztun, erri-kirol bidez ikusi ziteken jaialdirik politena ikusi gendun. Aizkolarien Urrezko Txapelketa aspalditxo asi zan, eta azkena jokatzeko aurrez sailkatua zegon Nazabal; aurkaria palta zun ordea, eta ori, lengo igandez erabaki zan, Olasagastik Arrospide menderatuta.

Beraz, etxarriara eta igeldoarra izango ditugu Azpeitiko kiroldegian aurrez-aurre ekaiñaren 10ean txapela nork jantzi. Ondobidean, Nazabalek irabazi bear luke; baiña, sasoirik onenean ez ote dagon zurrumurruak dira, eta Olasagasti ez degu auntzaren gauerdiko eztula! Denboraz jakingo degu, eta gaueko 11etan asiko da jaialdia.

Bere berrogeita amar urte bizkarrean zitula lan ikaragarri egin zun leaburutarrak. Gaiñera, azkenengo sei enborretako ekiñaldian, igeldoarra menderatu zun; baiña onek, aurreko ekiñalditako berrogeita amar segundoren aldea zeukalarik, bera nagusi lanak amaitzean.

Arrijasotzailleak ere bapo luzitu zuten Maeztun; Ostolatza eta Barinagak osatutako bikotea sailkatu zan azkena jokatzeko, Izeta II.a eta Landarbideren aurka, Azpeitiko ekaiñaren 10eko jaialdian baita ere.

Gauza bixia gertatu zan arrijasotzaillean emaitzakin, Goenatxok eta Izeta III.ak ere, Ostolatzak eta Barinagak ainbat kilo bizkarreratu bai zituzten (11.251 kilo). Maeztuko baldintzetan kilorik gutxiena pixatzen zun bikotea pasako zan aurrera, berdinketarik baldin bazan; plazan pixatzekorik etzegolako, beste lege bat erabilli zan, aurrena lanean asi zan bikotea aurrerako. Ala sailkatu ziran Ostolatza eta Barinaga. Pixuaren arabera izan balitz ere, bikote berdiña sailkatuko zan nere iritziz; adibidez, Goenatxoren pixua 120 kilokoa danez.

Aizkolari gaztean arteko txapelketaren azkena ere, Azpeitiko jaialdi orretan jokatuko da, Leitzako Errekondo eta Zizurkilko Otaegiren artean. Biak ikusten dira etorkizun aundiko gazteak, eta egun eder bat izan dezatela.

Beraz, iru txapelketaren azkenak ikusi aal izango ditugu Azpeitiko jaialdi orretan; eta pesta ederra izango dala ez dago zalantzik.

Biarkoa. Pelotazaleak, berriz, biar arratsaldean Donostiko Atano III.ean jokatuko dan partiduaren zai gaudela ez dago esan bearrik. Esan leizken guztiak esanda daude noski, baiña ala ere...

Sarreran salneurriakin ere, ez dabil berriketa gutxi; uso bandari parera etortzen danean tira bear zaizkio tiroak ere...

Eta, biarkoa baiño lenago, gaur arratsaldean Iruñan, badegu partidu sonatu bat: Berasaluze IX.a eta Iker Arretxe aurrez aurre, bigarren maillako txapeldun nor izan. Biarko pelotari nagusiak ziartuenik.

Erromara joanda, fede galdu, aspaldiko esaera degu noski; gaur-egun, berriz, Erromara eta noranaira joateko ainbat erreztasun daudenez, esaera ori indartzen dijoala esan bear. Oraindik orain, gure ezagun aundi batek ere egin du Italiko uriburu orretatik jira, eta ez du ekarri armoni ederra ango aberastasunak ikusita. Batikanokoak jakiña. Emengo praile eta apaizak alperrik etorriko omen dira arengana eskera eta abar.

Baiña, gure marmar oiek ez al dira askotan ezjakintasunaren pekatuak? Egia da Eleizak aberastasun aundiak dauzkala, eta ori ikusteko ez dago Erromaraiño joan bearrik; gure erri ontan ere ikusi bai litezke. Aberastasun oiek ez dira ordea errentagarriak, eta bai, jende askori ogibidea ematen diotenak. Adibidez, Arantzazuk, zenbat ostatu eta jatetxeri ematen dien bizia ondo dakigu; autobus eta abarri, berriz, ez dago esan bearrik. Gure agintari eta goi-maillako jende asko ere, Eleizari esker estudiatu zutelako daude dauden lekutan.

Gure erriko gauz txikiak aitatu ditut, eta Erromara joan ezkero? Batikanorik ez balitz, esan liteke, Italiko irabazbide erdiak galduko lirakela.

Orain goazen beste alderdi bat ikustera: munduan milloika jende iltzen omen da goseak, askoz geiago ilko lirake Eleiza Katolikorik ez balitz. Animarentzat argia ezezik, bizibiderako ere zabaltzen ari bai dira gure mixiolariak. Aita Santuaren esanairi kaso egingo bagenie ere, gerra eta ilketa gutxiago izango litzake. Bai orixe.

Erromara joanda, Eleiz arlote, beartsu bat ikusiko bagendu ere, esango genduke-ba zerbait! Egin dezagun kontu, gure errira agertzen dala gizon arlote mixerable bat, egundoko lanak eta onurak eskeiñiaz, ez genioke asko sinistuko.

Gure mingaiña nekatzen ez dan puska degu, eta argatik egiten degu ainbeste pekatu. Gerok, eta danok gerala pekatariak aitortu dezagun eta mundu obeago bat izango degu.



Mingaiñan bidez egiten degu

konta ezin ainbat pekatu,

lanean gogor jardunagatik

ori ezin da nekatu;

gure arteko asarre asko

nai baditugu bukatu,

auzokoari pakean utzi,

etxera erreparatu.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico