Miércoles, 31 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
TOLOSA
Praktikak egiten etxetik urrun
Tolosaldeko Goi-mailako LH Institutuko 12 ikasle Leonardo bekari esker Europan zehar praktikak egiten ari dira azken asteotan. Horietako lau Italian daude
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

TOLOSALDEA. DV. Martxoaren 9an abiatu ziren Tolosaldetik Italia aldera Igor Arraiago aresoarra, Igor Rodriguez beasaindarra eta Iñaki Zabalo eta Gari Etxegarai leitzarrak. Laurak Tolosaldeko Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuko ikasleak dira eta mantenimendu moduloaren azken ikasturtea egiten ari dira. Aurten, praktikak egiteko aukera izan dute lau ikasleok eta Europako enpresetara joan dira. Denera, institutuan 13 lagun animatu ziren kanpora joatera eta horietatik 12, Poloniara, Inglaterrara eta Italiara joan dira Leonardo bekari esker.

Praktikak egiteko, herrialdea ezagutzeko eta hamaika gauza ikusteko eta ikasteko aukera izan dute lau gazte hauek azken aste hauetan. Beasaindarrak dioenez, «esperentzia paregabea» suerta-tzen ari zaie eta herrimina izan arren ez dira damu pausoa eman izanaz. Atzean utzi dituzte bidaiako gorabeherak eta hasieran hizkuntzarekin izan zituzten zailtasunak. Heldu den astean bueltatu aurretik denbora aprobetxatzen ari dira Italiako Kattolika herrian.

Enpresa ezberdinak

Elkarrekin joan ziren lau ikasleak, baina pisu eta enpresa ezberdinetan daude. Igor Arraiago, Iñaki Zabalo eta Gari Etxegarai batera daude apartamentu batean eta Igor Rodrigez beasaindarra, berriz, Hernani eta Gasteizko beste bi ikaslerekin. Bestalde, bi lei-tzarrak, Fom industri enpresan ari dira praktikak egiten; aresoarra berriz, Ice Sistem enpresan; eta besaindarra Hidroservice izenekoan. Enpresa ezberdinetan aritu behar horrekin, ikasleek ahal duten bezala moldatzen ikasi behar izan dute eta hori ere aberasgarria izan dela diote. Aresoarrak gainera beste herri batera joan behar izaten du, Rimini herrira hain zuzen ere. «Goizetan goiz mugitu behar dut. Trena eta autobusean joaten naiz nire lantokira eta gero bueltan etxera etortzeko beste bana hartu behar dut, baina dena ongi antolatuta dagoenez ez dut arazorik izaten». Bestalde, mutilok aipatzen dutenez, «giro oso ezberdina topatu dugu hemen. Iruditzen zaigu hango enpresak hobeto prestatuta daudela, baina ezin dugu ahaztu hau eskualde turistikoa dela eta beste enpresa mota batzuk direla. Hala ere ongi hartu gaituzte, eta gehienak hizkuntzarekin laguntzen saiatzen dira», aitortzen du Gari Etxegaraik.

Euren lana hemengo edozein enpresatan egin zezaketena bezalakoa da, mantenimenduko arloari lotua. Ikasleok diotenez asko ikasten ari dira eta garbi dute kanpoan praktikak egiteak gauza askotarako balio dietela, eskolan ikasitakoaz gain, «jendearekin harremanak lantzeko eta hiri eta herri ezezagunetan mugitzen» ikasi dute.

Bizi berria

Azken batean, denbora librea ere badute eta hau ongi aprobetxatzen ahalegindu dira. Florentzia, Erroma, San Marino... Italiako monumentu eta herri eta hiri asko bisitatzeko aukera izan dute eta, diotenez, «herrialde zoragarria da. Gauza asko daude ikusteko eta oso politak gainera». Artea eta historia ikasteaz gain, Imolako zirkuituan ospatutako San Marino Sari Nagusira ere joateko aukera izan dute. Ezingo dute ahaztu, gainera, gertutik bizi izan duten aurtengo Giroa. Eta Italian egon da ez omen dira aspertzen pasta jatez. Hamaika erara jateko aukera izan omen dute, baina etxetik kanpo dauden hilabete hauetan ikasi omen dute «amaren bazkariak oso onak» direla, hala dio behintzat Iñaki Zabalok.

Bi leitzarre esan digutenez, Igor aresoarra arduratzen da janaria prestatzeaz. «Gu ere saia-tzen gara baina aitortu behar dugu berak hobeki egiten duela eta berak egiten duela gehienetan bazkaria».

Bestalde, Kattolika inguruan eguraldi bikaina dutenez eta hondartza bertan, bertara jotzen omen dute eguzki eta lasaitasuna bila. Ekainaren 9an bueltatuko dira. Esperientzia «bikaina» izan da eta «berriz errepikatzeko modukoa», Igor Rodriguezek esan digunez. Baina euren asmoa ez da kurtsoa errepikatzea: «Ikasturtea gaindituta dugu.

Beka lortzeko dena gaindituta eduki behar genuen eta orain, bueltatzen garenean hemen ikasitako guztia kontuan izango dutela pentsatzen dugu, beste enpresek», azpimarratu du beasaindarrak. Gainera, uste du «denbora gutxian gauza asko» ikasi dutela, «ez bakarrik lantokian, beste arloetan ere bai, eta horregatik ba-karrik merezi izan du etortzeak». Hona hemen ikasle bizimoduaren abantailak.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico