Miércoles, 31 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Nork bere gailurra
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Bata bestearen atzetik jakin nuen albistea, izan nuen gazte baten erabakiaren berri eta irakurri nuen elkarrizketa.

Albisteak, txirrindulari- tzaren munduan egin zuen eztanda joan den astean, baina apenas harrapatu duen inor ustekabean. Aspaldi ikusia genuen tximista. Orain, trumoiak jo du. Ea zenbat jende uzten duen blai, tximu eginda.

Gaztearen erabakia, tximista baino argiagoa da eta trumoirik gabea. Ez dugu, noski, hedabideetan ikusiko. Gazteari, urte batzuetan txirrindulari afizionatu izanda, ailegatu zaio profesionaletara pasatzeko ordua. Esan diote zer egin beharko duen zerbait izatera iristeko, eta gazteak ezetz. Aukeran, nahiago duela norbait izatea, zerbait izatea baino; eta ez duela karrera gehiagotan parte hartuko. Jakin nuenean, bederatzi puntuko bertso baten amaiera ere bururatu zitzaidan. Osatu gabe utzi nuen, ordea; ez baininduen gogobete.

Gorputzaren muga

hortxe dut helmuga.

Agurraren ordua,

jaunok, heldu da.

Elkarrizketa, joan den asteko Argia aldizkariak dakar. Amets Arzallus bertsolari kazetariak egin dio alpinisten mediku Rikardo Arregiri. Merezi du goitik behera irakurri eta dastatzea. Baita Aitor Mendiluzeren bertsoa buruz ikastea ere. Alpinistei jarritakoa da, Lagundurikan danoi doinuaz kantatzeko. Baina denontzat balio du, noski. Hau bai bertsoa!

Galdutako neurria,

ez duten beldurra,

historia, ospea,

amestea, Lurra?

Zergatik hartzen dute

halako egurra?

Zergatik, itzulera

ez bada ziurra?

Zergatik ez aurkitu

nork bere gailurra?



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico