Martes, 30 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Lagunartean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Aizkorriko mendi-maratoiaren bezperan, larunbat joan berrian, hogeita hamar bat ormaiztegiarrok bazkaria izan genuen lagunartean, urtero bezala, Joxantonio Piok deituta. Aurten, Kortane-n. Zapatue, lagun-egune omen da. Denok ginen laguntzarrak, aspaldiko denbora gandu artean galduetan Ormaiztegin jaioak; neska- -mutil gorri izanak, aitona- -amona urdin bihurtuak dagoeneko. Lehen agurretik ezagun zen begi-irrietan elkar ikusi nahi bixia (herritik aparte gabiltzanon partetik, batik bat), kunplimendu eta zeremoniarik batere gabe. Lehen besarkadatik ezagun zen han, denboraren joanak larruan eta barruan markatutako arrasto ezabaezinak gorabehera, txiki-txikitako pox goixtiar betirakoa, ditxa isila, atsegin itzalik gabea. Haurtzaroa delako bizitzan sasoirik luzeena bezain sakonena, intentsuena. Atzo, atzoxe bertan, bizi izandakoak ahaztuko zaizkizu eta atzenduko agidanean agudo; haurtzarokoak ez berehala, alajainetan Lagun zahar txikitakoa ahizpa edo anaia beste ba omen da: elkar primeran hartu genuen, hortaz, adiskidetasun onean, mahai gozo ugariari josita, janean eta edanean bapo. Etenik gabeko kontu eta kantu jaia izan ohi da lagunarteko legea. Kontu zaharra erruz erabili genuen, bai horixe (Izukitzaneko kuriketak belarretan, Don Gaxparren zaplaztekoak sakristian, Fabianen txitak eta erroskilak motoan ). Baina aurten ez diagu beste erdiarekin egoki bete, aixkideak, ala demontre. Non dittun garai bateko kantu aldi luze beroak, neska? Non dittuk rantxera zaharrak, Jabier ? Beste gainerakoan, egun gogoangarria zinez, beste behin ere. Segi horrela denoi hots egiten, Pio. Biharamunean, apenas inor atera zen gure koadrilakorik Aizkorriko maratoian



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico