Domingo, 28 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Ametsetan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Ametsetan esnatu naiz, goputza izerditan blai, buruan pen-tsamendu bakarra dudala: erretiroa. Erretirorik ematen ez didate, eta gero eta nekezago onartzen nau lanak, gero eta exijentzia handiagoen erdian! Horixe da laburpena. Baina, jarraitu nahi badidazue, berehala kontatuko dut amets osoa, zeharotasun handienez: «Aurki, anaia gazteena erretiratzen denean, seniparteko langile bakarra izango haiz -esaten zidan errainuak-. Lehen egin ez huenaren ordaina dela esaten ditek, haiek baserrian edo igeltsero zebil-tzan bitartean kolegioan egon hintzelako». Andere bat azaldu zait gero:

-¿Qué vas a hacer cuando te jubiles?

-Nada -erantzun diot. «Ida-tzi», esango niola uste al zuen, ba!? «Hago pixka batean, berriz harrapatuko naunalakoan!», ez baita anderea eta biok gai horrekin tematzen garen lehen aldia.

-¿Mira qué guapo! -egin du zizpuru-. ¿Por qué me dices eso, porque la otra vez te dije que eras un escritor de tercera fila?.

-Bai! -zipoztu natzaio-. Baina hirugarren ilarakoak ere beharrezkoak izaten dira, lehenengokorik aterako bada. Zu bezalakoak ere bai, Zapatero bat egon dadin.

Hortxe amaitu da, esnatu egin naiz, eta logelako leihotik atera du burua. Aurrean, larrosaondoa ikusi dut, beti ikusten dut, leihora ateraz gero. Inoiz ikusi ditutan arrosarik handienak eta ederrenak ematen ditu, eta malkoak atera zaizkit, behinola esan niolako 60 urte betetzean egunero emango niola ura, egunero egingo niola guardia, loreak inork ostu ez ziezaizkion, eta petaloak saski txikian gordeko nituela, Corpus Christi egunean, Jaunaren pasaeran, airean barreiatzeko. Baina ez dut promesa betetzerik... Leihoa itxi egin behar izan dut.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico