TOLOSA. DV. Hegoaldek denboraldiko azken neurketa jokatuko du etxean gaur larunbatean. 'Etxean' bai, baina Tolosako Usabal kiroldegian ez, Ibarrako Belabieta kiroldegian baizik.
Sekulako garrantzia duen partidua izango da. Mainfer Zaragoza sailkapenean postu bat aurretik du Hegoaldek, eta garaituz gero seigarren jarriko litzateke talde tolosarra; baldin eta Kettal Fuenlabradak ere galtzen badu, haiekin bosgarren postuan berdinduko dute gainera.
Lehen itzuliko neurketan, Mainfer Zaragozak 6-2 irabazi zion Hegoalderi. Bi taldeak puntu premian zeuden orduko hartan, biak hala biak jaitsiera postuetatik aldendu nahirik. Oso bestelakoa da orain egoera: bigarren itzulian Hegoalde ligako laugarren talde onena da (27 pt/39), eta Mainfer bosgarrena (24 pt/39). Horri eutsi nahi diote tolosarrek, eta bigarren itzulian erakutsitako joko bikainari errematea eman etxeko azken neurketan, zaleen aurrean. Zaleek merezi dutelako, eta gozatuko dutelako.