Hogeita hamabost urgazle berri izendatu zituen atzo Euskaltzaindiak Esparru ezberdinetako adituak hartu ditu bere baitan Akademiak  Atzoko osoko bilkura aurrenekoa izan zen Bernardo Atxagarentzat. [MIKA SALGUERO] | | Imprimir Enviar | | | URGAZLE BERRIAK | F Alberdi, Dorleta: Barakaldo, 1967. Kazetaria.
F Aleman, Sagrario: Etxaleku (Nafarroa), 1952. Irakaslea.
F Apalategi, Ur: Paris, 1972. Paueko Unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
F Aranbarri, Iñigo: Azkoitia, 1963. Euskara irakaslea eta idazlea.
F Aranberri, Luis Alberto Amatiño: Eibar, 1945. Kazetaria.
F Artola, Xabier: Donostia, 1957. Informatikaria, EHUko irakaslea.
F Bijueska, Josu: Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
F Bujanda, Mikel: Donostia, 1955. Kazetaria.
F Coyos, Jean-Baptiste: Maule, 1952. Frantziako CNRSko ikerlaria.
F Dufau, Agnés: Donapaleu, 1965. Pedagogiaren alorreko aditua.
F Egaña, Andoni: Zarautz, 1961. Bertsolaria.
F Epaltza, Aingeru: Iruñea, 1960. Itzultzaile eta idazlea.
F Erdozia, Juan Luis: Etxarri-Aranatz, 1956. Irakaslea.
F Etxebarria, Jose Ramon: Gernika, 1948. Ingeniaria.
F Galé, Patxi: Bilbo, 1960. Antropologoa.
F Gartzia, Pruden: Oñati, 1964. Euskaltzaindiaren Azkue bibliotekako zuzendaria.
F Gómez, Ricardo: Bilbo, 1964. EHUko irakaslea.
F Gorrotxategi, Joakin: Eibar, 1953. EHUko irakaslea.
F Ibisate, Angel: Gasteiz, 1932. Bibliotekaria.
F Iturbe, Jacinto: Bilbo, 1951. EHUko irakaslea.
F Iturralde, Joxemari: Tolosa, 1951. Irakasle eta idazlea.
F Jorauria, Peio: Senpere, 1955. Idazle eta kazetaria.
F Juaristi, Felipe: Azkoitia, 1957. Idazle eta kazetaria.
F Kasares, Paula: Iruñea, 1969. Euskara teknikaria.
F Krutzeta, Odile: Eibar, 1957. Kazetaria.
F Laka, Itziar: Bilbo, 1962. EHUko irakaslea.
F Meabe, Miren Agur: Lekeitio, 1962. Idazlea.
F Mintegi, Laura: Lizarra, 1955. EHUko irakasle eta idazlea.
F Mujika, Alfontso: Donostia, 1959. Hiztegigile eta itzultzailea.
F Oregi, Eneko: Bergara, 1953. Itzultzailea.
F Perez Gaztelu, Elixabete: Errenteria, 1961. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
F Sarraillet, Jakes: Maule, 1959. Euskara teknikaria.
F Soule, Bernadette: 1968. EEP-ko kudeatzailea.
F Zabaleta, Josu: Legazpi, 1948. Itzultzailea.
F Zubiri, Juan Jose: Goizueta, 1961. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. | |
| |

|
DONOSTIA. DV. Euskaltzaindiak atzo Elantxoben (Bizkaia) egin zuen osoko bilkuraren xede nagusia arratsaldean burutu zen ekitaldian Andima Ibinagabeitia, Imanol Berriatua eta Gorgonio Renteria herriko idazleak omentzea bazen ere, goiz parteko lansaioan hogeita hamabost euskaltzain urgazle berri izendatu zituen Akademiak, horietako hamalau gipuzkoarrak.
Aldiro-aldiro izendatzen ditu Euskaltzaindiak erakundearen lanetan esku-hartze garrantzitsua izan ohi duten euskaltzain urgazleak. «Euskalaritzan pertsona ezagunak nahiz idazle hautak edo euskararen jagoletzan nabarmenduak direnak hautatzen dira» betiere, Akademiaren Arautegia eta Barne-Erregelen arabera. 2003an izendatu zituen azkenekoz euskaltzain urgazleak Euskaltzaindiak: hogeita bat izan ziren orduko hartan.
Atzo izendatutakoen artean esparru ezberdin ugaritako profesionalak aurki daitezke, euskarak azken urteotan bere egin dituen eremu berrien eta Euskaltzaindia egoera berrira egokitzeko egiten ari den ahaleginaren lekuko. Honez gero obra esanguratsua garatu duten zenbait idazleren ondoan -Joxemari Iturralde, Aingeru Epaltza, Felipe Juaristi, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe...-, kazetariak, itzultzaileak, euskararen inguruko kudeaketa lanetan ari direnak, zientziarekin zuzeneko lotura duten profesionalak, bibliotekariak eta beste aurki daitezke.
Bertsolari bakarra izendatu badute ere, Txapelketa Nagusia lau bider irabazi duen Andoni Egañak ondo baino hobeto ordezkatzen du ofizioa. Euskal Herriko unibertsitate gehientsuenak daude gainera ordezkatuta zerrendan; emakumeak, berriz, izendatuen heren bat dira. Adinari dagokionez, berriz, 45-55 urte bitarteko belaunaldia da nagusi.
Gipuzkoarrak dira hamalau, eta bizkaitarrak, berriz, zortzi. Seina ordezkari dituzte Ipar Euskal Herriak eta Nafarroak, Arabak bakar bat duen bitartean.
|