Sábado, 27 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
COMARCA
Aurtengo udako txokoetan parte hartzeko epea, irekita
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LASARTE-ORIA. DV. Udako Txokoetarako izena emateko epea ekainaren 2a bitarte irekita dago. Ttakun Kultur Elkartwak eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen duten egitasmo honetan bi urtetik (2003an jaioak) eta 12 urte (1994an jaioak) bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Urte asko dira Lasarte-Orian udako oporretan haurrentzako aisiako egitasmo hua eskaintzen dela. Uztailean eta abuztuan, goizeko 10:00etatik 13:00etara. dena den, goizeko 9:00etatik 10:00etara goiztxoko zerbitzua eskaintzen dute ere.

Haurrak, adinen arabera, 10 haur inguruko taldetan banatzen dira. Hiru programazio ezberdin lantzen dira: psikomotrizitate programa; jostakirola; jolas programatuak eta abenturazko programak. Aurten, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek ere aukera dute udako txokoetan izena emateko. Egitasmo hau herriko bi ikastetxe erabiltzen ditu: Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko egoitza eta Landaberri ikastolako Garaikoetxea egoitza.

Helburua

Udako txokoen helburua udako oporretan haurrek ondo pasatzea eta euskara erabiltzea da. Modu horretan, udako oporretan euskara erabiltzeko aukera ematen zaie haur askori. Eta bai horiek, baita euskaraz hitz egiteko ohitura dutenek ere aisiako ekintza erakargarri eta dibertigarriak eginaz oso ondo pasatzeko aukera dute. Haurrentzat oso aukera polita izaten da udan ere lagunekin jolasean ibiltzeko aukera izaten baitute. Izena ematea Ttakun Kultur Elkartean egin daiteke -Geltoki kalea 4- edo 943.371448 telefono zenbakira deituz.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico