Sábado, 27 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ATZO ETA GAUR
Aralarko San Migel erririk erri
Aralarko San Migel erririk erri
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Zintzo bidaltzen didate Iruñako seminariotik, astero argitaratzen duten Egia aldizkaria; oso errebista bixia da bi izkuntzetara idatzia eta jakingarri asko dakarkiena erlijioari buruz eta abar.

Maiatzaren 5ekoak zekarren besteak-beste, urteroko oiturari jarraituz Aralarko San Migel Goiaingeruaren irudia asi zala Naparroan zear erririk erri bedeinkapenak emanez. Apirillaren 24an iritxi omen zan Iruñara eta 266 erri napar igaroko omen ditu aurtengo Udaberrian ere, danetan oso arrera ona izaten dularik. Antziñako oitura omen da eta jarraitu dezatela gure napar senideak zeruan duten Goiaingeruari bitartekotza eskatuz. Gipuzkoarrak ere badegu zerutar orren ibillerakin pozteko egun bat, Udazkeneko igande batean Igaratzara ekartzen bai dute, eta lekuko askotan izan naizenez, jende askorekin jaialdi ederra izaten dala esan bear. Gaiñera, Eusko Alderdi Jeltzalean zaindari degu San Migel eta nolaz aaztu aberria maite degunak? Demokrazian sartu giñanean lendabiziko Alderdi Eguna gallur artan izan gendun eta ura ere, gogoan edukitzeko modukoa izan zan.

Gure politikoak ez dirudi alkarrekin uztartzeko moduan dabil-tzenik, baiña naparrakin degun senidetasun ori ez digute politikoak kenduko. Adibidez, Leitza edo Doneztebe ez ote dira erri euskaldunak? Naparro guztian aurkitu litezken izen askok ere zer esaten digute? Lagun deigula San Migel Goiangeruak Aralarko gallurretik, eraunsuge asko dabil gure artean-eta.

Bai, badegu oraintxe kristauak norbaiten laguntz bearra; guk ikasi gendun dotriñ eder artan galde-erantzun auek ikasi genitun besteak-beste:

-Zergatik ditu Eleiza Katolikoak ainbeste etsai?

-Jesukristo berak ere ugari izan zitualako ditu Eleiza Katolikoak ainbeste etsai.

Baiña, alako aurrerapenak daudelarik, gaur ainbat izan ote du sekula? Besteak-beste, aotik-aora dabilkigun The Da Vinci Code pelikula edo liburu orri buruz zer esan? Dirua tarteko dala gure etsaiak ez digute ez, badaezpadako indarra artu; kristauak jakingo al degu bear bezela erantzuten Ebanjelioan datorrena egia dala sinistuz.

Zamalbide. Errenteriko auzo polit bat degu Zamalbide eta Zaarran Eguna ospatzen zutelarik lengo igandez, Etxeberria ber- tsolaria eta biok an igaro gendun eguna. Ondo igaro ere, eleizkizun eta bazkari.

Urtean zear, orrelako ospakizun prankotan gertatzen naiz, eta gauz bat ikusten det garbi, gazte askotan ikusten ez dan alaitasun eta dantza-gogoa. Bizimodu gogorra eramanak baditu noski alderdi onak ere. Nai dezuten arte.

Irujo!. Eta, Irujo eta Belokiren artean igande arratsalde orretan Donostin jokatu zan partidutzaz zer esan? Bertso saioa amaituta, telebistari esker ikusteko zoria izan gendun; denbora askorik ez gendun galdu ordea; larogeita bederatzi pelotakada eta ogeita lau minutuko iraupena izan bai zun partiduak, bi tantotan Beloki gelditzen zalarik! Maiatzaren 5ean, burlatarrak Iruñan, tanto batekin utzi zun txapeldun izandako Patxi Erruitz, eta orain bera, lau aldiz txapeldun izandakoa, bi tantotan gelditu da. Askotan esaten det, kiroletan, ustegabekorik aundienak pelotan gertatuko dirala eta ezin esan gezur aundia danik. Gaiñera, bi pelotariren mailla juzkatuta sarrera garestiak jartzen etziran deskuidatu enpresario oiek; leku ederrean!

Orain, ekaiñaren 4an, Donostin baita ere, jokatuko da azkena Olaizola II.a eta Irujoren artean eta orko irabaztuna izango da txapeldun banakako saillean. Zer gertatuko dan? Oraingoz, partidu on bat izan dedilla besterik ez det eskatzen.

Joan zan urteko istoria zerbait aitatu dezadan, Irujok eta Olaizola II.ak jokatu zuten azkena baita ere; 15 eta 6 jarri zan partidua irabazten iberotarra eta azkenean goizuetarra 22ra iritxi, txapel ederra jazteko. Ekaiñaren 4erako degun ikus-miña ez da nolanaikoa! Ondorenean jakintsu izango gera danak.

Baliarrain nagusi. Aurrez aitatu dedan arrazoiangatik ez nun Tolosako Sega Leiaketa ikusterik izan, baiña denboraz jaso nitun albisteak bertan izandako batengandik. Ogeita bederatzi talde partaide ziralarik, eta taldeak lau segariz osatuta, Baliarraingoak jaun, eta txapeldun, noski. Oso pesta polita gertatu zalarik, antolaketa aldetik ere oso ondo, eta jendearen erantzuna ere bai; bazan ortarako arrazoi bat ordea: sarrera ordaindu bearrik ez, borondatea baizik. Bigarren da irugarren, Arrubi-Zaldibi eta Iturrai-Belauntza sailkatu ziran, eta orrela azkenengoak arte. Kataluñatik etorritako bi talde baziran Tolosan, baiñan apenas luzitu zuten.

Garai bateko apustuak bukatu baziran ere, segari paltik ez dago baztarretan; txapelketak ugaldu zaizkigu eta sail guztietan; jarrai dezatela.

Leitzan. Leitzan ere bazan ikuskizuna igande orretan, Urrezko Aizkorako Txapelketaren kanporaketa, eta Nazabalek errez menderatu izan bear zun Mindegia zarra. Ez da arritzeko, 57 urte beteta dagolarik; baiña aren sasoia inbirigarria da oraindik. Orain, etxarriarra azkena joka-tzeko sailkatua izanik, biar erabakiko da kontrarioa zein izango dun, Olasagasti eta Arrospideren arteko irabaztuna ain zuzen. Lei-tzan baziran arrijasotzailleak ere, binakako txapelketakoak ain zuzen, eta Perurenak eta Saralegik menderatu zituzten Aimar Irigoien eta Izeta IV.a.

Usurbillen, berriz, Sagardo Eguna izan zan, eta emaitz ugarikoa lengo igande ori.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico