Viernes, 26 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
OROITZAPENAK
Marianoren kontuak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Mariano ustez ezagu-tzen det, eta ez det uste gaizki artuko didanik bere xelebrekeriaren bat edo beste idaztea.

Nik bezelaxe, askok eta askok ezagutzen dute gure erritarra dan aitona Mariano. Larogeitaka urteak ere baditu, oker ez banago. Baiña ez pentsa okertutako aitona zaarra dagoenik, e?; ez, ez: tentea, burua goian eta bere lekuan duela, arraiok ez badu. Ura zirika- tzera ez joan.

Bere denboran txoferra izana. Amaika kamioi zaar eta GMC gidatutako gizona. Gidatu bakarrik ez; baita konpondu ere aberia zutenean. Buzoa jantzi, eta kamioi azpira zuzenean.

Olio zikiñagatik ikaratzen ez zana. Eta arratsean jardutea ere ez.

-Mariano, zer ari zera or? Mekanikoak egongo dira, ba, orretarako?

-Bai! Zertarako mekanikoak: leen baiño okerrago lagatzeko? Traste onen berri, neronek zekiat ondoen. Gaiñera, biar goizeko zortzietan, lau baso-mutillekin mendira natxiak; eta, gau osoan jardungo banaiz ere, goizerako konponduta egon bear dik. Gaueko amarrak dituk, eta zerako mekanikoari deituko zioat.

GMC azpian etzanda an jarraituko zuen gure Marianok. Ala esango zuen:

-Emen, nor bere kontura gabil-tzanok dena egin bear izaten diagu: meza eman ez beste dena.

Bizitzaren eskarmentuak erakutsitako txoferra zan, lan-egokia eta ardura aundikoa.

-Mekaniko-titulurik ba al dezu, Mariano?

-Tituluak, orman zintzilik egoteko bakarrik balio dik. Kontu txoro oriekin baator nigana

Marianoren adiñeko txoferrak, geiago ere izango dira antzeko bizimodua eramanak. Baiña ardura berdiñekoak izatea, ori beste upeleko sagardoa dala derizkiot.

Mendietan ibillera arriskutsua franko ere egiña, bere GMC zaar aiekin. Nik bein baiño geiagotan ikusia, gaztea nintzala: mendi-bidean gora, kamioiaren atea zabaldu eta bera saietsean erdi tente jarrita, dalako GMCa gida-tzen; iraultzea gertatuta ere, goiko aldera salta zezan.

Ori esatea errezagoa izango da, egitea baiño.

Gerora, bere erretiratutako urteetan ere, makiña bati konponketa-laguntzak egiña da.

Baserriren batean, ala moduzko txokoren bat izan bear zuen, bere gisara jarduteko. Uste det txoko artara bidea makiñatxo batek bazekiela.

Leengo batean, ala esan zidan nere arreba Mari Karmenek, nunbait kale berean bizi dira-eta:

-Ba al dakik zer esan zidan atzo Marianok?

-Auskalo!

-Gaur goizean, seietarako ko-txea arrankatu dezu, e, Mari Karmen?

-Eta zuk nola demontre dakizu ori, oean egongo ziñan-eta?

-Oean, bai; baiña lo, ez. Kale ontako kotxe denak beren otsera ezagutzen ditut nik zein diran. Eta zurea ere bai. Ai, Karmen, Karmen. Mariano zaarra konturatu gabe ez daukazue erreza kale onetatik ateratzen.

Pentsa Marianoren burua nola dagoen oraintxe ere, kaleko ko-txeak motorraren otsera ezagu-tzeko. Esaera dan bezela, izan duenak baduela.

Gaztetan, korrika-apusturen bat ere jokatua izan bear du. Ez dakit noren aurka eta nun. Au berari galdetu bearrean nago, umorealdian dagoenen batean. Ea kontatzen didan. Baiña kontatu nai ez badit ere, ez dio ajola.

Lan-kontuak alde batera lagata, Marianoren beste bitxikeria au ere idatzi nai nuke, ba. Batik-bat, auxe kontatzearren asi det idazlan au.

Baserrietako jendearekin, betidanik izan du artu-emana Marianok. Esaten degun bezela, hamaika txapuza egiña izango da baserritarrei ere. Nola ez, ba! Diotenez, baita Urdanetako bi gizon gazte auei ere: Ixidro eta Joxeantoniori, alegia.

Afari baten aldera-edo, lantxoren bat egin zien itxuraz bi gizon gazte aiei. Eta au ez da aspaldiko kontua, gaiñera; berri samarra. Eta afari-kontu ura, beti gerokotan; ez, gizon txarrak diralako, baiña. Pixka bat zabarrak.

-I, Marianoren afari ori ere egin bearko diagu Urdanetan, larunbat batean.

Nioena: mutil onak. Eraman eta ekarri ere, berek egingo zutela, eta konforme Mariano.

Larunbat arratsaldez, jo dute tinbrea. Eta Marianoren emazteak; amonak:

-Zein da?

-Jeup! Gu gerala, Marianoren billa.

-A, bai. Oraintxe dijoa. Baiña jator ekarri gero neri aitona etxera, e?

-Bai, bai. Zu lasai egon, amona.

Afaldu dute lasai, denbora pasa, eta tragoxkak ere oizkoak baiño geiago izango ziran, eta Marianori kontu egitea aaztu Ixidrori eta Joxeantoniori, ango eiz-kontua eta abarra. Mariano ere eiztari amorratua izana, nunbait. Dana dala, amonaren enkargua pikotara.

Alako batean, ala dio Marianok:

-Eraman nazazue etxera, mesedez. Ez nagok ondo. Eta amonari ez esan mozkortu egin naizenik; ondoeza egin zaidala.

Udara, eta gaueko amabietan, berriro tirrin, Marianoren etxean.

Amonak, barrendik:

-Ba al zatozte?

-Bai.

Ala, jaso dute bizkarrean eskailleratan gora, eta oeraiño.

Amonak zer erreazio izango zuen ikaraz bi gazteak Bai, zera!

-Ez da leenengo aldia. Laster pasako zaio, bai, oni. Zuek joan zaitezte orain zuzen etxera. Eskerrik asko.

Zuzen, bai! Ondartza inguruan baditu, ba, Zarautzak taberna erdi illun orietakoak, eta araxe. Berriz ere, amonaren enkargua pikotara.

Gaua pasa dute por ahí Ixidrok eta Joxeantoniok, zenbat kuba erdi zijoazen kontatu gabe, eta zera: jai goizeko zortziak aldean, elkarri lepotik eldu eta badatoz kotxe aldera edo kotxe billa, bertsotan egiñaz.

Horrela, pirin-paran zabiltzala, ara nun ateratzen dan Mariano bere etxetik, zabor-poltsa zakarrontzira botatzera, bezperakoa ondo pasata.

-I, i. Ikusten al dek ori? Emen ederra!

Eta Marianok:

-Baiña zer kristo egiten dezue zuek emen, jai goizean Zarautzen? Au dek baserriko gizon gazteen pulamentua! Kotxea ere or daukazue, atzo gaizki lagata: doble filan. Aldegin ezazue emendik azkar, e? Lotsarik ez daukazue, iñork ikusita ere

Orrela bidali omen zituen a la puñeta! Ondo egiña.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico