Martes, 23 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ARESO
San Migel herriz herri
Mikel Goiangeruaren irudia Areson eta Leitzan izan da asteburu honetan bisitan
San Migel herriz herri
Mezan izan ziren bizilagunak eta beste asko Aresoko plazan elkartu ziren Mikel Goiangeruari azken agurra emateko, aspaldiko ohituari eutsiz. [BELAUNTZARAN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ARESO. DV. Pazko igandea geroztik Mikel Goiangeruaren irudia Nafarroako herriak bisitatzen ari da. Aralarko santutegitik Baraibarrera joan zen Mikel deuna eta orduz geroztik 300 bat herri bisitatuko ditu uda bitartean. Hilabete hauetan, Larraul, Lekunberri, Araitz, Betelu, Leitza, Areso, Goizueta, Arano, Imotz, Basaburua, Iruña eta beste hainbat bailara eta herrietako biztanleek usadio zaharrari eutsiz irudia musukatzeko aukera izango dute.

Urtero berritzen dute herri hauetako sinisdunek Aralarko Aingeruaren erritua. Tradizioa eta erritua baita Aralarko Goiangeruari musukatzea. Urtero milaka lagun izaten dira Mikel Goiangeruaren inguruan euren debozio erakusten dutenak. Asteburu honetan, Leitza, Areso, Goizueta eta Arano aldean ibili da Aralarko zaindaria.

Miguel Azpiroz gogoan

Ohitura zaharrak agintzen duen bezala, ongi etorria eman zitzaion Goiangeruari Areson eta meza entzun ostean, plazaraino hurbildutako bizilagunek ere Mikel Deuna adoratzeko aukera izan zuten. Garai batean, gaixoak bizi ziren etxeetara ere joaten zen apaiza Aralarko irudiarekin. Urteetan, Miguel Azpiroz izan zen Goiangerua herriz herri ibili zena. 91 urte zituela hil zen iaz Don Miguel. Aralarko Mikel Goiangeruaren irudia eta Miguel Azpiroz bat ziren, azken batean, Azpirozek 40 urte egin zituen Goiangeruaren ondoan. Azpiroz 1942. urtean egin zuten apaiza eta urte haietan Gorriti, Errazkin, Uztegi, Gaintza eta Azkaraten egon zen. Ondoren, Alli, Etxarri, Astiz, Oderiz eta Madotzen egon zen.

Gero, Azpiroz, Aralarko santutegian urteetan egon zen Inozenzio Aierbek eskatuta Nafarroa zeharkatzen hasi zen. Urtero 70 bat egun behar izaten zituzten 300 herriak bisitatzeko. Gaur egun, Mikel Deunaren irudia kotxez eramaten dute herri batetik bestera, baina aresoar askoren memorian dago Miguel Azpiroz eta bere laguntzaileak asto edo mando gainean Gorrititik etortzen ziren irudia.

Mariano Etxarri lekunberriarrak ere kilometro asko egin zituen Azpirozen ondoan. Gogoan du oraindik herri bakoitzean egiten zituzten gosari, bazkari, afariak,...

Hiru hilabete, bataz beste, pasatzen omen zituzten herri batetik bestera eta goizean iristen zirenez bezala, han gosari hobena eskaintzen omen zieten eta hurrengoan bazkaria, eta hurrengokoan afaria hobegoa. Azkenenan, kilo batzuk hartzen omen zituzten nahi gabe. Mariano berak bizi izan zituen, mando gainean egiten zituzten bidaien urte haiek. Egun batean, 16 meza ere eskaini omen zituzten.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico