Martes, 23 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
TOLOSALDEA ERLIJIOA
San Migel, herriz herri
Mikel Goiangeruaren irudiak Areso, Leitza eta Arano aldean ibili da asteburu honetan. Tolosaldeko bizilagunek musukatu ahal izan dute beste behin
San Migel, herriz herri
Mikel Goiangeruaren irudia musukatzeko aukera izan zuten asteburu honetan Aresoaraino hurbildu ziren lagunek. [BELAUNTZARAN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

TOLOSALDEA. DV. Igaratzan amaituko du bere aurtengo ibilaldia Mikel Goiangeruaren irudiak. Asteburu honetan, besteak beste, Areson musukatu ahal izan dute Tolosaldetik hurbildutako lagunek ohitura zaharrari eutsiz. Pazko igandez geroztik Aralarko santutegia utzi eta herriz herri dabil Nafarroan zehar. Egun horretan, Aralarko santutegitik Baraibarrera joan zen Mikel deuna eta denetara abuztua bitartean 300 bat herri bisitatuko ditu.

Hilabete hauetan, Larraul, Lekunberri, Araitz, Betelu, Leitza, Areso, Goizueta, Arano, Imotz, Basaburua, Iruña eta beste hainbat nafar bailara eta herrietako biztanleek usadio zaharrari eutsiz irudia musukatzeko aukera izango dute. Urtero berritzen dute herri hauetako sinisdunek Aralarko Aingeruaren erritua. Tradizioa eta erritua baita Aralarko Goiangeruari musukatzea eta milaka lagun izaten dira Mikel Goiangeruaren inguruan euren debozio erakutsiz.

Miguel Azpiroz gogoan

Areson, ohitura zaharrak agintzen duen bezala, ongi etorria eman zitzaion Goiangeruari. Gero, meza entzun ostean, plazaraino hurbildutako bizilagunek ere Mikel Deuna adoratzeko aukera izan zuten. Garai batean, gaixoak bizi ziren etxeetara ere joaten zen apaiza Aralarko irudiarekin. Urteetan, Miguel Azpiroz izan zen Goiangerua herriz herri ibili zuen apaiza. 91 urte zituela hil zen iaz Don Miguel. Aralarko Mikel Goiangeruaren irudia eta Miguel Azpiroz bat ziren. Azken batean, Azpirozek 40 urte egin zituen Goiangeruaren ondoan. Azpiroz 1942. urtean egin zuten apaiza eta Gorriti, Errazkin, Uztegi, Gaintza eta Azkaraten egon zen. Ondoren, Alli, Etxarri, Astiz, Oderiz eta Madotzen ere bai. Gero, Aralarko santutegian urteetan egon zen Inozenzio Aierbek eskatuta Nafarroa zeharkatzen hasi zen Miguel Azpiroz. Urtero, 70 bat egun behar izaten zituzten Nafarroako 300 herriak bisitatzeko.

Egun, Mikel Deunaren irudia kotxez eramaten dute herri batetik bestera, baina aresoar askoren memorian dago Miguel Azpiroz eta bere laguntzaileak asto eta mando gainean Gorrititik etortzen zirenean.

Mariano Etxarri lekunberriarrak ere ezin ditu ahaztu une haiek. Kilometro asko egin zituen Azpirozen ondoan, eta gogoan du oraindik herri bakoitzean egiten zituzten gosari, bazkari, afariak,.... Hiru hilabete, bataz beste, pasatzen omen zituzten herri batetik bestera eta goizean iristen zirenean gosari hobena eskaintzen omen zieten eta hurrengoan bazkaria, eta hurrengokoan afari hobegoa. Azkenenan, kilo asko hartzen omen zituzten. Mariano berak bizi izan zituen, mando gainean egiten zituzten bidaien urte haiek. Egun batean, 16 meza ere eskaini omen zituzten eta ezin ahaztu hiru hilabete, pasatzen zituztela herri batetik bestera.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico