Martes, 23 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Astearte bidaiariaken barne, proiekzioa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Aste berri honetako agenda betea betea datorkigu Putzuzulo amets fabrikan. Honela, gaur bertan, iluntzeko zortziretan Aitor Egiletak 'Urte 1 munduan zehar kultur ezberdinetan barrena. Lau kontinenteak' proiekzio-hitzaldia eskainiko du bidaizaleen egarria asetzeko eta hemendik kanpoko hainbat txoko ezagutzeko aukera.

Bestalde, asteburu bikaina izan dute gaztetetxean. Bi kontzertu gogoangarri izan dira Erantzun/Afgnistan Yeyes Split-aren aurkezpen kontzertua beroa bezain eroa izan zen, lagunarte bikaina eta maila altuko kontzertua eskeini zutelarik bost taldeek. Larunbatean berriz, goizean goiz lanari ekin zioten Arraioko kideek 12etarako Fm-ko emisioaz gozatzeko aukera izan genezan. Benetan txalotzekoa beraien lana eta dudarik gabe pozgarria hemendik aurrera irrati libre bat izatea herrian.

Egun osoko programazioak kontzertu batekin izan zuen amaiera. Ok korral taldea berriz elkartu zen kontzertu berezi bat eskeintzeko eta Sarris R&R Trios donostiarrekin batera doinu rockeroak gaztetxean.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico