HERNANI. DV. Joan den asteburuan Hernanin Txalaparta Festa ospatu zen eta horrekin batera txalapartari ugari hurbildu ziren Hernanira beren azken aurrepenak erakusteko. Urtero bezala, festa honek giro ona izan zuen udalerrian, baina aurtengo desberdintasuna izan da ekitaldiak ospatu ziren lekua. Aurten Atsegindegi plaza erabili dute larunbateko ekintzak gauzatzeko.
Jaialdi nagusia larunbat gauean izan zen eta bertan herri ezberdinetatik etorritako musikariak aritu ziren. Txalapartariek ez ezik, beste musikari batzuek ere jo zuten Atsegindegin. Musikariez gain, bertsolariak ere bertan izan ziren.
Dena den, Txalaparta Festaren egitarauak beste ospakizun ba-tzuk izan ditu eta larunbat bertan ikastaro bat eskaini zuten Musika Eskolan. Arraltsaldean erromeria antolatu zen, saio libreekin, besteak beste. Jardunaldiak ostegunean abian jarri zen. Biteri kultur etxean azken 20 urteetan zehar festa honen ekarpena erakutsi zen, eta ostiralean Ttakunpa taldearen kontzertua izan zen.