LASARTE-ORIA. DV. Gaur Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan, Lasarte-Oriako Musika Eskolak ipuin musikala eskeiniko die herriko ikastetxeetako 4-11 urte bitarteko ikasleei. Bi emanaldi izango dira, 10.45etan eta 11.45etan, hain zuzen ere. Bertan Udal Musika Eskolako irakasle eta ikasle batzuk parte hartuko dute. Ipuina Miren Etxenagusia trikitixako andereñoak asmatu du, narratzailea Kontxu Iarza izango da eta musika ezagunak diren pasarte klasiko eta herrikoez osatuta dago, hautaketa lana gehien bat Iñigo Peñak egingo duelarik.