DONOSTIA. DV. Indalezio Bizkarrondo Bilintx jaio zeneko 175. urteurrena dela eta, haren omenezko hainbat ekitaldi antolatu dira azken asteotan Donostian: erromeria, hitzaldiak, mahai-inguruak... Bilintxen bertsorik ezagunenak bildu dituen liburutxo bat ere eman du argitara Euskara Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Kultur Udal Patronatuaren laguntzaz antolatu dituen ekitaldiak bihar iluntzean amaituko dira, punta-puntako bertsolariak bilduko dituen ber-tso saio bikain baten bitartez. Hain zuzen ere, iazko abenduaren 18an Barakaldon jokatu zen finalean parte hartu zuten zortzi bertsolarietatik sei -ondoen sailkatuak, txapelduna barne- bilduko dira Bilintxen inguruan jarduteko, Unai Elizaso gai-jartzaile dutela. Haria Bilintx izanda ere, ordea, bertsolarien ekarpenak ez dira gai bakar horretara m ugatuko.
Saioa Donostiako Antzoki Zaharrean egingo da, maiatzaren 20ean, gaueko 22etan. Elkar Megadendan, Arkatza (Egia), Hitz (Gros) eta Garazi (Antigua) liburudendetan, Antzoki Zaharrean eta Bageraren egoitzan eros daite sarrerak aurrez, 8 eurotan. Egunean bertan 10 eurotan salduko dira sarrerak antzokian.