Viernes, 19 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Santa Marina auzoko festen hasiera
Gaur gaueko danborrada eta 'Trikizio' taldearen kontzertuarekin
Santa Marina auzoko festen hasiera
Festa giroa nagusituko da gaur gauean Santa Marinan. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Konturatzerako, Santa Marina jaiak iritsi zaizkigu eta hemendik aurrera uda usaina ere. Auzoko festa elkartea osatzen dutenek egitarau zabala prestatu dute asteburu honetarako eta hasiera emanaz, gaur gaueko danborrada aipatu behar.

Dena den, aurretik, gaur arratsaldeko seietan hasita XVII. korrika laisterketak ospatuko dira 7-10 urte bitarteko gaztetxoentzat, lehendabizi mutilak eta ondoren neskak, opari ugari izango direlarik parte hartzaileen artean banatzeko. Laisterketen ondoren buruhandiak aterako dira eta auzoko eta herriko kaleetan zehar ibiliko.

Gaueko 10etan, esanda bezala, Santa Marinako danborrada abiatuko da, danbor joleak, txaranga eta karroza eta guzti. Aste guztian zehar entsaioak burutu dituzte eta beraz aitzakia ederra kalera atera eta buelta bat egiteko auzotik.

Egunekoarekin amaitzeko, gaueko 11.30tatik aurrera dantzaldia izango da Santa Marina kalean, gaurkoan 'Trikizio' taldearen eskutik. Festek bihar jarraituko dute.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico