Martes, 16 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
HERNANI
Bertsolariak eta pilota partiduak San Isidro egunean atzo Tilosetan
Zaleek ikusi ahal izan zuten emakumeen arteko partidu bat Giro polita bizi izan zen Ezkiaga pasealekuan
Bertsolariak eta pilota partiduak San Isidro egunean atzo Tilosetan
Emakumeen arteko partidua atzo Tilosetako frontoian. [LAURI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

HERNANI. DV. Giro ederra ikusi ahal izan zen atzo Tilosetan. Bertan San Isidro eguna ospatu zen, urtero bezala, eta baserritarrak ez ezik erdialdeko bizilagunak ere ibili ziren. Iritsitako jendeak gozatu ahal izan zuten atzo bai ber- tsolariekin bai pilota partiduekin. Urtero zerbait berezia antolatzen da herrian egun honetan, baserritarren egun garrantzitsuenean.

Gidoia urtero berdina da. Meza, bertsolaritza eta pilota partiduak. Hauek dira, seguraski, gehien gustatzen zaiena baserritarrei. Atzo bero handia egin zuen goizean zehar, eta eguzkiak jende ugari ekarri zuen Tilosetara, giro ederra sortuz bertan. Nahiz eta eguzkiak indarra izan, Ezkiaga pasealekuan dauden zuhaitzek atseginago bihurtu zuten egonaldia.

Pilota partiduak izaten dira urtero zati garrantzitsuena festa honetan. Atzo hitzordua berezia zen, batez ere, lehenengo aldiz izan baitzen lau emakumek haien artean jokatu zutena partidu bat Hernanin. Binaka partidua izan zen eta Ruiz de Aramendi eta Mendizabalek irabazi zieten partidua Sarasola eta Espinarri. 22-12 amaitu zen partidua.

Bigarren partiduan gizonak izan ziren nagusi. Hernaniko lau pilatari aritu ziren bigarren zitan Tilosetako frontoian. Alvarez eta San Sebastian bikoteak garaipena lortu zuten Gaskon eta Gorro-txategiren aurka, 22-16.

Dena den, atzoko jaian dena ez zen pilota izan. Bertsolariak ere aritu ziren Ezkiaga pasealekuan, eta lehenago meza ospatu zen.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico