Viernes, 12 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BAI HORIXE
Tragedia
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Tragedia hitza entzutean, bati baino gehiagori tragedia klasikoa etorriko zaio burura; tragedia grekoa, Esquilo, Sofocles, Euripides Hiztegian begiratuz gero, honakoa aurki daiteke: «Historiatik edo kondairatik ateratako gaia duen antzerki-generoa, giza irrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dituena eta zorigaiztoko amaiera duena; genero horretako antzerkia». Baina bada beste definizio bat, gaur egun tragediari ematen diogun esanahitik hurbilagokoa, eta da ondorio latzak dituen zorigaiztoko gertakaria.

Tragedia berrikustean, Nietzschek adierazi zuen an-tzezpen eta mozorro aldaketa guztien atzetik, kontsolamendu metafisiko bat uzten duela gugan tragediak: bizitza ikaragarri indartsua eta atsegingarria dela.

Mendeekin gehiago hurbildu da tragedia bigarren esanahira, arestian aipatutakora alegia. Horrela, ondorio latzekin erlazionatzen dugu tragedia. Eta hitz honen ondotik berehala datozkigu gogora tsunamiak, goseteak, hilketak eta abar. Azken asteotan, baina, tragedia hitza sarritan entzun dut albistegietan, beti ere futbolari lotuta; eta, gehienetan, albistegiei hasiera emanez. Euskal taldeen maila jaitsiera tragikoa bakarrik ez, katastrofikoa eta apokaliptikoa ere bazen. Kon-tsolamendu metafisikoen kofradiakoa, noski.

Ikustean zein erraz debaluatzen dugun hitzaren neurria, zaku berean sartuz genozidioak eta futbol emaitzak, edozeri tragedia deituz, nekez bereiztu daiteke non hasten den antzerkia eta non bukatu. Efektua kontrakoa baita, bizitzaren benetako indarra sorgortzea. Eta are okerragoa dena, batek daki hitzarekin batera ez ote dugun galdu ere kontzeptua. Tragediaren benetako funtsa.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico