ZARAUTZ DV. Zarauzko Eskola Publikoaren Plataformako Arantza Martinez, Xabier Mujika eta Amaia Oñederra hiru zuzendariek, Joan Mari Agirre, Koldobike Muniain eta Idoia Zamakola Amaldako ordezkariekin bildu dira astee honetan zehar. Bilera honetan, etorkizunari begira bere ikastetxeen kokapenaz hitzegin dute eta Amaldako ordezkariek erantzunkizuna eta babesa adierazi zieten, eskola publikoarekiko.
Azken bilera honekin, Eskola Publikoaren Plataformak urte honetan udaletxeko ordezkari ezberdinekin egindako lehen bilera-erronda borobildu du, balorazioa oso positiboa izanik. Ikastetxeetako arduradunek, lanean jarraituko dutela adierazi dute, beti ere, dituzten erronkei aurre egiteko asmoz.