LEGAZPI. DV. Udaleko Gazteria Sailak Sorgintxulo Aisialdi Taldearen gidaritzapean, Legazpi Tribial Jokua antolatu du bihar arratsalderako. Joku honetan herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek har dezakete parte.
Legazpi Tribial Joku hau bihar egingo da, arratsaldeko 5etan Euskal Herria enparantzan. Parte hartu nahi duenak, gaur eman beharko du izena Kultur Etxeko beheko solairuan, arratsaldeko 7ak baino lehen.
Ekintza hau, gaztetxoen aisialdia eta euskara uztartzeko helburuarekin Udalak Sogintxulo taldearekin sinatutako hitzarmenaren ba- rruan kokatzen da.