Viernes, 12 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ALTO DEBA
Jon Agirreren askatasuna eskatzen dio Aralar-ek Estatu Espainiarrari
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ARRASATE. DV. Duela zenbait egun Entzutegi Nazionalak Jon Agirre preso arrasatearrari 92. artikulua ukatu diola-eta, «bizi dugun egoera politikoan alde guztiek keinuak» egitea ezinbestekoa dela uste du Aralar alderdiak. Zentzu honetan, «Espainiar Estatuak ere egin beharko ditu berari dagozkionak» Aralar-en esanetan.

Preso politikoei dagokionean, «gaixorik dauden zein zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten preso politikoak lehenbailehen askatzea eta sakabanaketa politikoarekin amaitzea derrigorrezko keinuak dira» Aralar-en iritziz. Alderdi politiko honek «argi eta garbi» adierazi nahi du «prozesuaren amaierak preso politikoen amnistia eskatzen duela».

Gizartean ilusioa piztu duen garai honetan, «ulergaitza da duela hamar urtetik etxean behar luken Jon Agirrek espetxean jarraitzea. Espainiar Estatuak bere legea ere ez du betetzen. Garai berriak keinuak eskatzen ditu eta keinu horiek guztiok egitea ezinbestekoa da» adierazi du Aralar-ek prentsa ohar baten bidez.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico